Euskal lurraldeen arteko harremanak Ertaroan ezagutzeak izugarrizko jakinmina piztu ohi du gurean; hala arlo zientifikoan nola gizarte mailan.

Aranzadi Zientzi Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirolak Sailaren babes ekonomikoarekin, gai horren inguruko lanak bildu eta berregin ditu. Dagoen informazio guztia jaso eta honako Web orrian irauli da ikertzaile eta zaleek erabilera eman diezaioten asmoarekin.

Helburu horiek abiapuntutzat hartuz ertaroko gazteluen gaia autatu zen erakargarriena kontsideratzeagatik. Hori dela eta, Gipuzkoan (11), Nafarroan (4) eta Araban (1) kokatutako 16 gaztelu aukeratu dira eta euren Katalogo xume bat idatzi da. Arreta jarriz Testuinguru Historikoan edo gazteluak sortu zireneko une politikoan, gaztelu horien Eraikuntzaren Ezaugarrietan (kokapena, eraikitzeko sistema, etab.). Azkenik, Historia Arkeologikoa garatzeko saikera egin da, esku-hartze arkeologikoen kontaketa aurkeztuz, hala nola azaldutako material arkeologikoena.

Esan beharra dago honako lana egileek utzitako, askotan berria eta beti ere garrantzitsua, aparatu grafikoaz aberastuta dagoela. Bereziki, zoritxarrez hila suertatu den Peio Lopezek airetik ateratako argazki sorta zoragarria, lerro hauek omenaldi gisa balio daitezela.

Tresna informatiko honen bigarren atala 2001eko urtarrilaren 13tik 14ra gipuzkoar herrialdea den Tolosan “Nafarroa eta Gipuzkoako Erdi Aroko gazteluak. Duela 800 urteko bizikidetasun eremua” izenburuarekin ospatutako Seminarioan azaldutako parte-hartze desberdinen laburpenetaz osatuta dago. Bertan, gaiari lotutako adituak bildu ziren, azken berrikuntzak azalduz, hala nola gure lurraldearen iraganean eta orainaldian hain garrantzitsuak diren gertakiuzunen ikerketa eta hedatzea bideratzeko ildo berriak zehaztuz.