Hiri Moduan Bilduak

Atal honetan HIRIBILDU hitzaren eta ideiaren esanahiak agertu nahi izan ditugu.
- Hasteko, ezinbestekoa egiten zaigu hiribilduen aurreko Gipuzkoa zirriborratzea, hauek sortutako aldaketak hobeto ulertu ahal izateko.
- Gero, hiribilduak gizartea antolatzeko modua diren heinean, hauen ezaugarri nagusiak aurkezten dira, barne-antolamendua eta, batez ere, hirigintza arloak azpimarratuz. Izan ere, berezko legeak eta itxura fisikoa hirietako ezaugarri nagusienetakoak ditugu. Bizilekuak finkatzeko irizpideak komentatu eta gure hirietako kaleetan gorde diren Erdi Aroko osagai batzuk erakusteaz gain, Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatutako indusketa batzuetan berreskuratu diren sasoi bereko aztarna harrigarriak aurkezten ditugu.
- Azkenik, hirietako gizartearen arrakastari buruzko hausnarketa xume batzuk plazaratzen ditugu.