Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Hiribilduen aurkako erasoak

Hiribilduetako Gipuzkoa

 

 
 
 

Hiribilduen aurkako erasoak

Hiribildu titulupeko bizimoduari atxikitzeko aukera izaten zuen auzo multzoak Erregeen babesa eta elkarren arteko kidetasuna bermatuta zuen. Honi esker, hiribilduaren osoaren eskumena beste edozein mendetasunetik at eta aske gelditzen zen.

Hau dela eta, ulergarria da hamalaugarren mendean zehar Gipuzkoako hainbat tokik hiribildu izateko egindako aldarria. Are gehiago, orduko giro bortitza kontuan harturik. Izan ere, Gipuzkoako Jauntxoen menpean ez erortzeko, Erregearen gerizpean sartzea baino irtenbide hoberik ez zegoen. Hau, ezinbestean, Jaunen giza oinarriaren zein ekonomiaren kalterako zen. Horregatik, Jaunek haien arteko liskarrak gainditu eta hiribilduen aurka ekin zioten elkarrekin.

Egoera honek guda giroa zabaldu zuen Gipuzkoan ez ezik, Euskal Herri osoan ere. Erregeek, batez ere Gaztelako Enrike IV.ak, hiribilduekiko itunei eutsi zieten Ahaide Nagusiak menpean hartzen zituzten bitartean.
Jaun Nagusi hauek hiribilduetako udal batzarrak kontrolatzea saiatu ziren ere, eta oro har kale egin arren, haietako batzuk hirietako botere-guneetan parte hartzea lortu zuten.

Hala ere, giro gatazkatsu eta korapilatsu honetan, hiribilduek elkarrekin lan egiteko premiaz jabetu ziren. Azken batean, beren buruak Erregeren alabatzat edukita, haien arteko senidetasuna ezin zuten ukatu. Ondorioz, eta Erregeekiko denak maila berean zeudela aitortuta, “anai-ahizpatasun” harremanak lantzeari ekin zioten; hau da, Gipuzkoako Ermandadearen bitartez berdintasunezko harremanak jorratzeari. Bide honetan, gipuzkoarren aitonen semetza orokorrera aldarrikatuko da.


amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com