Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Hiribilduen aurkako erasoak

Hiribilduetako Gipuzkoa

 

 
 
 

Hiribilduetako Gipuzkoa

Hiribilduek elkarrekin sortutako harremanak 1397ko Ermandadean gauzatu ziren, Gonzalo Moro Korrejidorearen itzalpean. Elkarte honen helbururik nagusiena gaizkileei aurre egitea zen. Dena den, gaizkile hauek jende arrunta zela pentsatzea ez da komeni, deitura horren atzean Ahaide Nagusiak zeuden eta. Jaun hauen jarrerak hain delitu deitoragarritzat hartu izana hiribilduen ereduaren garaipenaz argi eta garbi mintzo zaigu.

Eredu honen nagusitasunaren zantzuak hamabosgarren mendean zehar ugaldu ziren. 1451n, esate baterako, Ermandadea berriro batu eta Oñatiko jauna mendean hartu zuten.

1456an, Jaun ahaltsu hauen aupadaren ondoren, Gaztelako Erregeen eta Gipuzkoako Ermandadearen elkarlana areagotu zen. Ondorioz, Ahaideen aurkako neurri gordinak hartu eta Ermandadearen araua eman zen.

testuak irakurtzeko sakatu irudietan

Honekin batera, Gipuzkoak Gatzaga eta Leintz-Bailara bere mendean sartzea lortu zuen, nahiz eta zonalde honekiko behin-behineko bat egitea hamaseigarren mendean gertatu.

Nagusiek beren indarra erakusteko paradak izan zituzten arren, 1463. urteko Koadernoak Ermandadearen batasuna berretsi zuen.

1457 eta 1463an idatzitako koadernoetan, bietan, gaizkileak zigortzeaz gain bestelako kezkak agertzen ziren. Hau da, guda ez ezik, lurraldearen eraikuntza jorratzen zen jada.

testuak irakurtzeko sakatu irudietan

 


amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com