Hiribilduak Botere-Gune

Hiribilduek bere gizarte-eredua garatu ahala, beste bizimodu ahaltsu bati egin behar izan zioten aurre: Ahaide Nagusiek bultzatzen zuten bizimoduari, alegia. Gatazka honen ondorioz hiribilduak garaile atera zirela esan dezakegu. Hiriek abiatutako elkarlanaren lekukotasun ugari gorde dira, horietako asko Gipuzkoako Artxibategi Orokorrean. Hemen hauetako eredu batzuk proposatzen ditugu.
Horrez gain, eta bere nagusitasuna berresteko, hiriek egitura probintziala sortu zuten: Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak zuzentzen zuten Probintzia, hain zuzen ere.