Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Hiribilduetako
foruak

Foruen jatorria

Donostiako
forua

Bestelako
Hiri-Gutunak
 
 

Foruen jatorria: Hiribildu Foru-emaileak

Gipuzkoan egokitutako Foru ereduek bi jatorri izan zuten. Batzuek, Jakakoa hartu zuten abiapuntu: besteek, Logroñokoa. Lizarratik igaro ondoren, Jakako Forua Donostian ezarri zen. Logroñokoa, berriz, Gasteizetik pasatu eta gero txertatu zen gure Probintzian. Era berean, Donostia Foru-iturri bilakatu zen, gehien bat Gipuzkoako kostaldeko hiribilduentzat.

Hortaz, Jaka-Donostia eta Logroño-Gasteiz dira aintzat hartu beharreko bi Foru multzo. Biztanleriaren jatorriak eta jarduerak bata ala bestearen ezarpena zuzentzen zuten. Oro har, Donostiako legediak merkatal tratuei tarte zehatzago eskaintzen ziola esan behar dugu. Eremu hori oso sakon jorratzen zen bertako arauetan, batez ere merkatal-gaiak inportatzearen eta esportatzearen ingurukoak. Horregatik, Lizarran eman ziren aginduak motz geratzen zirelakoan, Donostiako Foruak Baionako itsas-merkatal kodea bereganatu zuen, salmenten gainean ordaindu beharreko zergak zehaztapen handiz emanaz.

Gasteizkoa, aldiz, egokiagoa zen Jaunen eragina nabarmena zen tokientzat, hiriaren bizitzan hauen partehartzea hobeto bideratzen baitzuen.

handitzeko irudia sakatu

amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com