Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

200 urtetan zehar

Donostia:
nafar erregeen ekimena

Gaztelaren ordua
 
 

Donostia: nafar erregeen ekimena

1180. urtea omen dugu Nafarroako Antso VI.ak, Jakitunak, hiribildu titulua Donostiari egokitu zionekoa. Gertakizun hau salbuespen gisa jaso ohi da, Errege nafarrek Gipuzkoan sortutako hiribildu bakarra Donostia baita. Hala ere, gure burua XII. mendean kokatuko bagenu, salbuespenaren ordez, ekimen horretan logika trinkoa baino ez genuke topatuko. Izan ere, gure egungo begiradapean Gipuzkoa zeharo zehaztuta dagoen lurraldea izan arren – ongi berezituta eta mugatuta, alegia –, XII. mendean Nafarroako Koroatik lurraldearen gainean egiten zen irakurketa oso bestelakoa izango zen. Orduan, Donostiaren afera kate zabalago baten osagai zatekeen.

Izan ere, eta Nafarroako Erresumak Gipuzkoan zehar atxikitako harreman politiko eta komertzialak albo batean utzirik, Erregeren eta donostiarren arteko ituna egitasmo orokor batean txertatzen dela begi-bistakoa da.

Nafar kutsuko hiribildu hauen atzetik, lurraldea kontrolatzeko kezka aise antzeman daiteke, gehienak Gaztelarekiko mugan kokatzen ziren-eta. Hortaz, hiribilduak Ebroko ibarrean populazioa finkatzeko modu eraginkorra izan ziren. Gasteizen gainean altxatutako Vitorian, berriz, une estrategikoa eta merkataritzakoa batzen zirela esan dezakegu. Eta merkataritzaren arloa da, hain zuzen ere, Donostiaren kasuan nabarmentzen dena. Baiona ingelesen menpe izanda, Nafarroako komertziorako ezinbesteko irtenbidea finkatzen baitzen Donostian.

Antso VI.aren politika honek biziki aztoratu omen zituen orduko Jaun Handiak, bere eskumenetik kanpo zonalde eta jende multzo garrantzitsua uzten zituen eta. Hau dela-eta, Nafarroako Koroarekiko utzikeria nagusituko da hauen artean, XI. mendearen bukaeran beraien indarrak Gaztelako Erregearen alde gero eta nabarmenago lerrokatu arte.

handitzeko irudia sakatu

amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com