Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Hiribilduak: Gipuzkoaren
ezinbesteko osagai

Erdi Aroko Hiribilduen ezaugarri orokorrak

Ereduaren arrakasta
 
 

Hiribilduak: Gipuzkoaren ezinbesteko osagai

HIRIBILDU hitza arrotz samar suertatzen bazaigu ere, bere esanahia oso adierazgarria da. Izan ere, hitz horrek ederki laburbiltzen du Erdi Aroan Europako bizimoduaren antolaketak nozitu zuen eraldaketa: bestelako bizimodua alboratu eta “Hiri baten moduan biltzea”, alegia.

Hiribilduen sorrerak funtsezko aldaketak ezarri zituen egun Gipuzkoa bezala ezagutzen dugun lurraldean. Hiri-guneen garapenak ordura arte guztiz mugatuta ez zegoen lurraldearen eraldaketa bultzatu omen zuen-eta. Beraz, hiriek gizartea berritu eta moldatu zutela esan dezakegu.

Iritzi honekin aditu gehienak ados badaude ere, hiribilduek aldatu zuten gizarte hura irudikatzea eta ulertzea askoz zailagoa suertatzen zaigu. Horregatik, hirien aurreko gizarte-antolamenduari buruz erantzunak baino, galdera dira nagusi oraindik-orain.

Esan bezala, hiribilduak Gipuzkoako osaketan eta itxuraldaketan aurrerapauso garrantzitsuak izan ziren. Orokorrean, XIII. mendera arte Gipuzkoak betetzen zuen gunea finkatu gabe zegoela esan dezakegu. Sasi-osatu Gipuzkoa horretan, bailaratan antolatutako giza-taldeak sakabanatzen ziren, gune zabaletan eta mendi magaletan. Hau da, gizartearen ardatza ez zen kokatuko lur eremu finko batean, sakabanatu giza-multzoetan baizik.

Hiribilduak ugaldu ahala, berriz, bailara horiek zatitu egin ziren. Zatiketa honetan, hiribilduak beren inguruaren gune nagusiak bilakatzen ziren. Ondorioz, ordura arte bizitzeko hobetsiak ziren mendi altzoak maila apalago batean geratu ziren. Hamalaugarren mendetik aurrera, beraz, gure lurraldeak ez ditu mendietako herrixkak ardatz izango, ibai arroetan hedatzen diren bizilekuak baizik.

Hiribilduen aurreko egoera hau ulertzen laguntzeko, ondoko mapak proposatzen ditugu:

handitzeko irudia sakatu
handitzeko irudia sakatu

amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com