Hiribilduak Moduan Hiribilduen Garapena Erdi Aroan Hiri Foruak Hiribilduak Botere Gune Hiribilduak Mitologian Bibliografia
 

Arrasateko Herensugea

Beasaingo Jentila

Elezaharretan
badago zer ikasi
 
 

Gure ustez apalean, Euskal Herriko kondaira zaharretan hiribilduek sortutako aldaketen oihartzuna aurkitzea posible da. Horren bi ustezko adibide plazaratzen dugu hemen. Bata, Arrasate Mondragon bilakatu zenekoa; bestea, Jentilak eta Beasain lotzen dituena.
Antzeko pasadizoak ezagutu eta hemen paratu nahi izatekotan, idatzi baino ez duzue egin behar.

Arrasateko Herensugea

Murugaineko lezezulo batean dragoi bat bizi zen. Herensuge honek gizaki zein abere harrapatu, hil eta jan egiten zuen, bailara osoa mendean hartu eta izutua zuelarik.

Arrasateko jendeak herensugearekin tratu bat egitea deliberatu zuen: neskatxa bat urtero ematea pakearen truke. Horrela, urtean behin herensugea arrastaka jeisten zen Murugainetik Santa Barbararen azpiko Intxaurrondoraino. Zor zitzaion neska bertan jan egin zuen.

Urteko bahia ordaindu arren, auzokoen ikara ez zen desagertzen. Ospakizun beldurgarri honetaz gain, ilargi zaharreko gauetan herensugeak mendiz mendi egiten zuen hegan, soinu beldurgarrien artean.

Beraz, Arrasatearrek herensugea hiltzea erabaki zuten. Horretarako neskatxaren ordez argizariz eginiko panpin bat egin eta herensugearen zai gelditu ziren. Honek, bere zergaren bila beti bezala agertu zenean, ez zuen ezer berezirik antzeman. Ustez neska zena jaten hasi zenean, baina, argizari urtu eta itotzen hasi zen.

Orduan, herriko olagizonak bapatean agertu eta gori-gorian zegoen burdinezko totxo luze eta zabal bat ahotik sartu eta hil egin zuten herensugea.

Gertakizun hau gogoratu eta loratzeko, Arrasatek “Monte del Dragón” izena hartu zuten; hots: Mondragón.

Gainera, herensugeak uzten zuen arrastoa oraindik antzeman omen daiteke, Olandixo baserria eta Arrasate lotzen duen bidea piztiaren urrats narraztiek utzitakoa baita.


amasa Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.com-ek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.
info@ereiten.com