Geo-Q

Geo-Q zentroa Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako ikerketa-unitatea da eta Kuaternarioko ingurumen-aldaketa eta giza inpaktuaren ikerketara zuzendua da.

Leioako Udalak azpiegitura zientifikoa daukan Kortesenabarri baserriaren erabilera laga digu eta, bertatik, hainbat ikerketa-ildo bultzatzen ditugu UPV/EHUerekin lankidetzan: Kostaldeko geologia, Karstaren geologia eta Ornodunen paleontologia.
Gainera, “Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketa eta Giza Oinatza” EHU/UPVko Unibertsitate Masterra eta Doktoretza Programan kokatutako irakaskuntzari eta tesia egiteari lotutako ikasketa-jarduerak egiten ditugu bertan. Bestalde, azken 2,6 milioi urteko klima-aldaketari eta natur ingurunearen bilakaerari buruz sortutako ezagutzaren dibulgazio-lanak egiten ditugu.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net