Maximo Ruiz de Gaona

Maximo Ruiz de Gaona

Maximo Ruiz de Gaona (1902-1971)

Esprontzedan jaioa (Nafarroan) eta Madrilgo Universidad Complutensean Natur Zientzietan lizentziatua. Congregación de las Escuelas Píasen hasi zen, eta irakasle jardun zuen hainbat herritan bere bizitza osoan. Horien artean, Tolosa (1940-1956) eta Iruñea (1956-1971) dira aipagarrienak.

Aranzadi Zientzia Elkartearen talde sortzaileko kide izan zen. Bere lanean foraminiferoen micropaleontologiari erreparatu zion, naturalista polifazetikoa izan zen, baita aitzindaria ere Euskal Herriko karst-barrunbeei lotutako Hornodunen Paleontologian. Monteagudoko Yeserasen Miozenoko ugaztun-faunari buruz ekarpena egiteaz gain (1946), Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko Kuaternarioko hainbat fauna-multzo berreskuratzen eta aztertzen parte hartu zuen. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Nafarroako Olaztiko Koskobiloko aztarnategia (1941 eta 1958), Gipuzkoako Txispiri (1945), Aizkirri (1951) eta Troskaeta eta Bizkaiko Eako itsasadarrekoa.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net