AutoGNSS

AutoGNSS© GPS bektoreen posizio zehatzak eta, batez ere, fidagarriak lortzeko premiatik sortu zen. GPS bidezko posizionamendua ez da arazo hutsal bat; izan ere, aztertzen diren parametroen arabera, konponbideak datu arteko aldeak onartezinak izateraino alda daitezke.

AutoGNSS© GPS bektoreak “online” kalkulatzeko zehaztasuneko pakete bat da (betiere datuen kalitatearen mende). Aplikazioa guztiz doakoa da eta funtzionamendua, berriz, ondorengoa: behaketen fitxategi bakar bat sartu behar da, dela RINEX V. 2.1 formatuko fitxategi bakar bat, konprimitua nahi bada, dela behaketa askoko fitxategi konprimitu bat (.zip formatuaz). Fitxategi horien bidez, erabat automatikoki, aplikazioak sartutako datuak prozesatuko ditu eta, automatikoki, behar fitxategiak eta IGS edo GFA estazio hurbilenak bilatuko ditu.

1997an, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere GPS jarraikiko lehendabiziko estazioa instalatu zuen. Ordudanik, GPSa posizionamendu-tresna bikaina bihurtu da. 2002an, “Gipuzkoako Lurralde Historikoko GPS Estazioa Sare Aktiboak eta Pasiboak” behatu zen. 2004 amaieran, Vitoria-Gasteizko bilera baten ondoren, Gipuzkoako GPS Sarean oinarrituz diseinatuta (bilera horretan bertan proposatu bezala) Euskadiko GPS Sarea sortzea erabaki zen. 2005ean, Euskadiko GPS Sarea ezarri zen eta Gipuzkoa izan zen bete-betean indarrean jarritako lehendabiziko lurraldea.

Eguneroko serieak

Egun, ezin bestekoa da GPS behaketen prozesamendu homogeneoa. Horrenbestez, gure ustez, zenbat eta erakunde eta talde gehiago izan, hainbat emaitza hobeak eskaini ahal izango ditugu: denok berdin lan egiten dugu, baita erreferentziako estazio berdinekin ere eta, hartara, estazio-aldaketa arazoak eta, beraz, erreferentziako marko aldaketa saihesten ditugu.

Gainera, gure Sareko estazioek etengabe dihardute analisian eta, beraz, izaera eta interes anitzeko datuak gehituko dira, adibidez, zenit-atzerapen troposferikoak eta ur-lurrun prezipitagarrien kantitatea, erlazionatutako beste talde batzuek azter ditzaten, meteorologiakoek batez ere.

ELGE, Elgetan kokatua

gráfica de Elge

IGEL, Igeldon kokatua

gráfica de Igel

LAZK, Lazkaon kokatua

gráfica de Lazk

PASA, Pasaian kokatua (mareometroaren ondoan)

gráfica de Pasa

Itsasoaren Maila

Aukeratutako sentsorea Paroscientific da, 745 modeloa, eta ondorengo ezaugarri nagusiak ditu:

  • Bereizmena: % 0.0001.
  • +- 0.08 hPa bereizmena barometroetarako.
  • 0.1hPa baino egonkortasun hobea urteko.
  • Aurreko panel intuitiboa.
  • Bi lerroko LCDa.
  • RS-232 noranzko biko interfazea.
  • Erabiltzaileak zehaztu beharreko parametroak: bereizmena, presioa, laginketa-tartea eta unitate-sistemak, besteak beste.
  • Doako softwarea erregistroak biltegiratzeko.

Bat egin gurekin

Egun, ezin bestekoa da GPS behaketen prozesamendu homogeneoa. Horrenbestez, gure ustez, zenbat eta erakunde eta talde gehiago izan, hainbat emaitza hobeak eskaini ahal izango ditugu: denok berdin lan egiten dugu, baita erreferentziako estazio berdinekin ere eta, hartara, estazio-aldaketa arazoak eta, beraz, erreferentziako marko aldaketa saihesten ditugu.

Gainera, gure Sareko estazioek etengabe dihardute analisian eta, beraz, izaera eta interes anitzeko datuak gehituko dira, adibidez, zenit-atzerapen troposferikoak eta ur-lurrun prezipitagarrien kantitatea, erlazionatutako beste talde batzuek azter ditzaten, meteorologiakoek batez ere.

AutoGNSS©-rekin bat egin nahi baduzu, ez izan dudarik gurekin harremanetan jartzeko:

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net