Actualidad

Geoparkeen Europako Astearen 8. edizioak ondare kulturala nabarmenduko du

2018/05/21

Maiatzaren 23tik ekainaren 10era, geoturismo, hezkuntza eta zientziaren dibulgazio-ekimenak egingo dira Deban, Mutrikun eta Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkearen balioak ezagutzera emateko.

Lurraren Bidean, Euskal Herriko geologiara hurbiltzen gaituen dokumentala aurkeztuko du Aranzadik

2018/01/24

Lurraren bidean Aranzadi Zientzia Elkartearen eta UPV/EHUren gidaritzapean ekoiztu den dokumental dibulgatiboa da, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa eta EITBren kolaborazioarekin.

Geologia Saileko bazkide batzuk “Dinosaurioen Errioxa” izeneko liburua aurkeztu dute

2013/06/24

Pedro Sanz, Errioxa Gobernuko Presidenteak aurkeztu du liburua, Jose Angel Torres eta Luis Viera Aranzadiko geologoekin batera.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen bideo promozionala

2013/01/09

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin berri du lurralde honek eskaintzeko dituen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak ezagutzera eman eta zabaldu asmoz. Bertako paisaia-dibertsitatea eta turismo eta aisialdirako proposamen ezbedinak erakusten ditu bideoak.

Olaztin aurkitutako Mosasaurio baten masailhezur aztarnak aurkeztuko dira Luberrin

2012/06/08

Luberrik, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Museoak, Pariseko Muséum National d´Histoire Naturelle-k, Arabako Natur Zientzien Museoak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, hurrengo larunbatean, hilak 9, desagertutako itsas narrasti baten burezurraren hondakinik osatuenak aurkeztuko dituzte, Prognathodon cf. sectorius-enak, Mosasauridoen taldekoa berau, euskal geografian aurkitua eta ikertua.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net