Arantza Aranburu

Curriculum Vitae

Geologian lizentziatua eta doktore (EHU, 1998), eta 2010-etik Geo-Qko Pablo Areso laborategiko arduraduna da, eta Aranzadi Zientza elkarteko Geologia departamentuko kide aktiboa 2018tik geroztik. Bere irakaskuntza jarduerak bi eremutan oinarritzen dira: alde batetik EHUko Geologia graduko iraskaslea da. Bestalde, graduondoko master ezberdinetan irakasten du: 1) EHUko Kuaternarioko masterrean Plio-Kuaternarioko erregistro sedimentarioa ikertzeko metodoak irakasten dituen moduloaren arduraduna da; 2) EHUko Paisaia masterrean erliebearen interpretazioa eta apaindura eta eraikuntza arrokak irakasten ditu; eta 3) Burgoseko unibertsitatean Giza Eboluzioaren masterrean karsteko erregistro geologikoaren inguruan ematen ditu klaseak. Ikerkuntza proiektu anitzetan parte hartzen du, besteak beste, Atapuerka aztarnategi arkeologikoko estratigrafiaren inguruan, Espeleotemetako erregistro paleoklimatioan (SPYRIT) edo eta Euskal Herriko bilakaera Plio-Kuaternarioaren inguruan.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net