Igea

2005eko maiatzaren 15ean Errioxako Paleontologiaren Interpretazio Zentroa inauguratu zen, Igea herrian kokatua. Aranzadi Zientzia Elkarteko Jose Angel Torres eta Luis Viera paleontologoek sortu eta martxan jarri dute eta Clara Gutierrezen lankidetza ere izan dute (sail horretakoa hura ere).

Errioxako geologia eta paleontologia aztertu eta dibulgatzen dituen museo-zentro berri horrek ibilbide oso bat biltzen du Historia Geologikoan zehar eta dinosauroen munduari eta Aro Sekundarioan bizi ziren narrasti harrigarri horiek bizi izan ziren ekosistemei dedikatuta dago bereziki. Dinosauroen atzamar-markak egun Errioxan kokatutako delta-eremu zabaletan geratu ziren harrapatuta, Igea hondartza-aurrealde batean zegoenean.

Ikus-entzunezkoen azalpenen ondoren, bisitaria Aro Paleozoikotik Kretazikoraino irudimenaz murgildu ahal izango da fosilen, informazio-panel koloretsu eta ikusgarrien eta dinosauro ezagunenen errekonstrukzioen bitartez.

Aranzadiren Geologia sailak garatutako lanak:

  • Orain Interpretazio Zentroan erabilitako ikus-entzunezkoak eta erreportajeak egiteko landako filmazioak egin.
  • Museoaren gai-gidoiak eta -edukiak diseinatu eta egin.
  • Proiektua zuzendu.
  • Eraikinean lan egiten duten askotariko profesionalak koordinatu.
  • Diseinu grafikoa, maketagileak, elkarreragileak etab.
  • Kultura-zentroaren proiektu museografikoa egin, altzarien diseinuan eta museo berriaren ekipamendu integralean parte hartuz.

Kredituak

  • Ikus-entzunezkoen zuzendaritza: Mikel Mendizabal Cristobal
  • Ekoizpena: Leize Ekoizpena
  • 3D animazioa: Andoni Aleman
  • Diseinu grafikoa: Bikain (Julian Toquero)
  • Maketak: Alberto Saavedra

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net