Geologia Saileko bazkide batzuk “Dinosaurioen Errioxa” izeneko liburua aurkeztu dute

2013/06/24

Pedro Sanz, Errioxa Gobernuko Presidenteak aurkeztu du liburua, Jose Angel Torres eta Luis Viera Aranzadiko geologoekin batera.

Bere interbentzioan Pedro Sanz-ek liburuari buruz zera esan du: “gure lurraldeko adierazgarri paleontologiko garrantzitsuena dela eta ondarearen aberastasuna ikus daitekela, Errioxaren historia geologikoa oso modu erraz eta bere osotasunean gizarteratzen du eta”.

Honez gain azpimarratu du, “mundu mailan icnita aztarnategien garrantzia. Horregatik argitalpen hau beste lurralde eta autonomi-erkidegoen ikertzaile eta adituentzat ezinbesteko lan tresna izango da”.

Liburua Aranzadiko Geologia Sailak koordinatu eta zuzendu du, Errioxa Paleontologia Interpretazio Zentruarekin batera eta azken 35 urteetan Goi Kretazikoan segoen ondare paleontologikoari buruz egindako ikerketa eta lan guztia isladatzen du. Momentu horretan dinosaurioak bizi ziren lurralde horietan eta euren testigantza utzi zuten, hezurrek eta arrastoek dioten bezala.


Liburuaren aurkezpenean.

LIBURUAREN AURKEZPEN BIDEOA

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net