Argitaratzeko arauak

Informazio orokorra

MUNIBE aldizkaria Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratzen du 1949tik eta bi aldizkaritan banatuta dago 1985etik: Munibe Antropologia-Arkeologia eta Munibe Natur Zientziak. Munibe Antropologia-Arkeologia 2.000 ikertzaile eta liburutegi espezializatu baino gehiagori banatzen zaie eta honako datu-base hauetan indexatuta dago: SCOPUS, GEOREF, ANTHROPOLOGICAL LITERATURE eta ISOC. 2013tik, DOAJ sarbide libreko aldizkarien direktorioan txertatuta dago Munibe Antropologia-Arkeologia aldizkaria eta beraz, sarbide librea du. Gure webgunearen (http://www.aranzadi.eus/munibe-antropologia-arkeologia?lang=eu) erabiltzaileek aukera dute artikuluen edukiak osorik irakurtzeko, deskargatzeko, kopiatzeko, banatzeko, inprimatzeko, bilaketak edo loturak egiteko.

Bi modalitatetan argitaratzen dugu Munibe Antropologia-Arkeologia: askotariko artikulu sorta batean eta aldizkariaren ale monografikotan. Gainera, orain arte Munibe. Gehigarria izenburuan bilduta argitaratu ditugun monografiak bi arlotan banatu ditugu; bat, Munibe Antropologia-Arkeologiaren Erredakzio Batzordeari atxikita eta, bestea, Munibe Natur Zientziak delakoaren Erredakzio Batzordeari. Gure ezagutza arloetako edukiak argitaratuko dituen seriea Munibe Monographs. Anthropology and Archaelogy Series izango da, urtean behingo serietik kanpo.

Eskuizkribua bidaltzea

Aldizkariak jorratzen dituen gaiak antropologiaren inguruko arloekin (fisikoa, biologikoa, kulturala, soziala, etab.) eta arkeologiaren (bai historiaurrekoa, bai historikoa) arloekin lotutakoak dira. Aldizkariaren erreferentzia-eremua Europaren hego-mendebaldea izango bada ere, Munibe Antropologia-Arkeologia nazioarteko aldizkaria da. Artikulu zientifikoek egiaztatu egin behar dute aurkeztutako kasuistikak edo deskribatutako kasu zehatzak testuinguru globalean, eskualdeko interesetik askoz harago duten garrantzia. Eta hori islatu egin behar da lanaren izenburuan, artikuluaren sarreran, abiapuntuko hipotesian, eztabaidan eta/edo atal kritikoan. Ez ditugu onartuko jorratutako arazoak garrantzi orokorrekoak direla egiaztatzen ez duten eskuizkribuak, ez eta artikuluari ikuspegi globala eman diezaioketen beste kasu garaikideak edo antzekoak behar adina lantzen ez dituztenak ere. Aldizkariaren argitaratze-arauak, jatorrizko bertsioak bidaltzeko jarraibideak eta argitaratzearen kode etikoa eguneratuta egongo dira beti aldizkariaren webgunean: http://www.aranzadi.eus/guia-para-los-autores?lang=eu.

Aldizkariak jorratzen dituen gaiak antropologiaren inguruko arloekin (fisikoa, biologikoa, kulturala, soziala, etab.) eta arkeologiaren (bai historiaurrekoa, bai historikoa) arloekin lotutakoak dira. Aldizkariaren erreferentzia-eremua Europaren hego-mendebaldea izango bada ere, Munibe Antropologia-Arkeologia nazioarteko aldizkaria da. Artikulu zientifikoek egiaztatu egin behar dute aurkeztutako kasuistikak edo deskribatutako kasu zehatzak testuinguru globalean, eskualdeko interesetik askoz harago duten garrantzia. Eta hori islatu egin behar da lanaren izenburuan, artikuluaren sarreran, abiapuntuko hipotesian, eztabaidan eta/edo atal kritikoan. Ez ditugu onartuko jorratutako arazoak garrantzi orokorrekoak direla egiaztatzen ez duten eskuizkribuak, ez eta artikuluari ikuspegi globala eman diezaioketen beste kasu garaikideak edo antzekoak behar adina lantzen ez dituztenak ere. Aldizkariaren argitaratze-arauak, jatorrizko bertsioak bidaltzeko jarraibideak eta argitaratzearen kode etikoa eguneratuta egongo dira beti aldizkariaren webgunean: http://www.aranzadi.eus/guia-para-los-autores?lang=eu.

Askotariko artikuluen aldizkarian hiru ekarpen mota onartuko ditugu: ikerketa-artikuluak (gehienez 7.500 hitzekoak ingelesezko laburpena barne), aurrerapenen eta berrikuntzen oharrak (gehienez 2.500 hitz) eta aipamenak (gehienez 2.000 hitz). Egileak fitxategi erantsia bidali ahal izango du, formatu editagarri batean (Word, Excel), inolako mugarik gabeko material gehigarriarekin, goiburuan behar bezal artikuluaren erreferentzia identifikatuz.

Eskuizkribuak helbide honetara igorri behar dira: Munibe Antropologia-Arkeologiaren Idazkaritzara. Aranzadi Zientzia Elkartea, Zorroagagaina, 11, E-20014 Donostia (Gipuzkoa). Ebaluatu beharreko material guztiaren kopia editagarria bidaliko da euskarri elektronikoan, eta haren beste kopia bat ere bai, paperean. Material grafiko osoa, taulak, irudi-oinak, taulak eta abar ere bidali beharko dira. Testuaren lehen orrialdeetan honako datu hauek adieraziko dira: lanaren izenburua lanean erabilitako hizkuntzan eta, beti, gaztelaniaz eta ingelesez ere bai; gehienez ere izenburuan jaso gabeko bost gako-hitz, aipatutako hizkuntza horietan; lanaren laburpena (gehienez 150 hitz artikuluaren hizkuntzan eta, hala dagokionean, gaztelaniaz; ingelesezko laburpena, baldin eta artikuluaren hizkuntza hori ez bada, luzeagoa izango da, gehienez 500 hitzekoa), euskaraz ere bai (erredakzioa arduratuko da itzulpenaz, Euskal Herritik kanpoko bidaltzaileei dagokienez); egilearen/egileen izen osoa, artikuluaren sinadura-agindua eta egileak zer ikerketa-zentrotakoak diren (lehen sinatzailearen kasuan, gainera, posta-helbide osoa eta harremanetarako posta elektronikoa ere adierazi behar dira). Laminen, irudien eta taulen oinak ingelesera itzulita jarri behar dira, baldin eta artikuluaren jatorrizko bertsioa ingelesezkoa ez bada. Artikuluan eta, hala dagokionean izenburuaren itzulpenean, laburpen luzean zein irudi eta taulen oinetan erabiltzen den ingelesak aldizkari akademikoetan eskatzen diren kalitate eta forma-irizpideak bete behar ditu. Lanaren izenburuak ez du anbiguotasunerako tarterik utzi behar. Testuinguru arkeologikoei lotutako artikuluetan, erreferentzia kronologiko bat egin behar da eta, hala dagokionean, baita eremu zabala hartzen duen erreferentzia geografiko bat ere (esaterako, Iberiar penintsula, Italia edo Bretainia Handia).

Testuak ohiko sistema eragile eta testu-prozesadore batean (ahal dela Word-en bertsioren bat) egin behar dira, edota horietako batera bihurtu. Ataletan eta azpiataletan zati daiteke lana eta hala zatitzen bada, argi bereizi behar dira zatiak (atalak letra lodiz eta azpimarratuta eta azpiatalak letra lodiz soilik). Zenbaki arabiarretan hierarkizatu behar dira atalen izenburuak: adibidez, “2” ataletan eta “2.4” azpiataletan. Artikulutik ateratako gogoeta orokorrak edo ondorioak bilduko dituen amaierako atal bat ere txertatu behar da. Lana egiteko erabilgarriak izan diren egileen proiektuak edo ikerketa-taldeak artikuluaren testuaren amaieran aipatuko dira, esker onen atalean, zenbakitu gabeko atal batean. Ondoren, testuko erreferentziak bilduko dituen bibliografia adierazi behar da. Testuaren amaieran, behar bezala justifikatzen bada, eranskinak ere sar daitezke.

Ahal den neurrian, ez da oin-oharrik jarri behar orrialdeetan (jartzekotan, azpindizeak, hurrenez hurren zenbakituta) eta inoiz ez amaierako oharrik. Taulak hurrenez hurren zenbakitu behar dira, zenbaki erromatarren bidez, eta bakoitzari dagokion taula-oinarekin. Testuan txertatuko dira, argitaratuko den testurako aurreikusten den, lekuan gutxi gorabehera. Aldiz, grafikoek (planoak, krokisak, irudiak, argazkiak eta abar) irudi bakoitzeko bidaltze-marka bakarra izango dute jatorrizko testuan (adibidez, 1. argazkia), argi eta garbi nabarmenduta letra-kolore desberdin batez, argitaratuko den testuan jartzeko aukeratutako lekuan, gutxi gorabehera. Irudi bakoitza orri bereiz batean inprimatuko da eta haren erreferentzia eta irudi-oina ere adieraziko dira, artikuluaren hizkuntza berdinean, eta artikulua ingelesez ez badago, ingelesez ere bai. Irudiek, onartuko badira, argitaratzeko behar adina kalitate izan beharko dute, bai erabilitako bereizmenaren aldetik (600 ppp, gutxi gorabehera), bai irudiaren neurrietan (edizio-kutxaren zabalerak 70 eta 150 mm-koak dira, zutabe bakarrean edo bitan editatzea aukeratzen den), hala nola tratamendu osagarria egiteko, hori beharrezkoa denean (eskala grafikoa, elementuak zenbakituta, marraztutako piezen sekzioak, planoetako legendak eta abar). Bertsio elektronikoak gutxienez 600 ppp-koa izan behar du eta EPS, TIFF edo JPG formatuak erabili behar dira. Aurrekontuak aukera ematen duenean, irudiak koloretan erreproduzitzeko aukera aztertuko da; hala ere, beti kontuan hartuko da irudi horien maketazioa berrantolatzeko aukera.

Testu barruko bidaltze-marka edo aipu bibliografikoetan, egilearen edo egileen lehen abizena (edo biak, marratxo baten bidez lotuta) idatziko da (izenaren lehen letra idatz daiteke zenbait egile nahasteko aukera badago soilik), baita lana argitaratu den urtea ere, tartean koma bat dagoela. Egile beraren urte bereko zenbait sarrera badaude, letra xehe bat gehituko da testuko aipuetan eta zerrenda bibliografikoan (adibidez, 1972a, 2006c, eta abar). Bi egile badira, biak aipatuko dira, eta lana argitaratu den urtea. Hiru egile edo gehiago badira, lehen egilearen abizena idatz daiteke, eta horren ostean, et al. formula.

Testuko bibliografia azken atala izango da, eta ez zaio zenbakirik jarriko. Egile edo egile-talde bakoitzeko, aipatu nahi diren lanak edizioaren dataren arabera antolatuko dira, eta informazio hau jasoko da jarraian: lanaren izenburua, aldizkariaren izenburua, bolumena eta orrialdeak. Monografia bat bada aldizkari bateko artikulu baten ordez, argitaletxea eta argitaratu den hiria ere adieraziko dira. Lan kolektibo baten kapitulu bat bada, lan hori ere aipatu beharko da eta, horretarako, aurreko irizpideei jarraituko zaie. Esate baterako:

Monografia

Lewis-Williams, D., 2002. The Mind in the Cave. Thames & Hudson, London.

Monografiako kapitulua

Maroto, J., 2014. Localities of Reclau. In: Carbonell, E., Bermúdez de Castro, J.M., Arsuaga, J.L. (Coors.), Pleistocene and Holocene Hunter-Gatherers in Iberia and the Gibraltar Strait: the current archaeological record, 246-255. Universidad de Burgos, Burgos.

Biltzar bateko aktak

Utrilla, P., Baldellou, V., Bea, M., Montes, L., Domingo, R., 2014. La Fuente del Trucho. Ocupación, estilo y cronología. In: Corchón, S., Menéndez, M. (Eds.), Actas del coloquio Cien años de arte rupestre paleolítico. Centenario del descubrimiento de la cueva de la Peña de Candamo (1914-2014), 119-132, Ediciones Universidad de Salamanca.

Aldizkari bateko artikulua

Velasco-Vázquez, J., Esparza, A., 2016. Muertes ritualizadas en la Edad del Bronce de la Península Ibérica: un enterramiento inusual en Los Rompizales (Quintanadueñas, Burgos). Munibe Antropologia-Arkeologia 67, 75-106.

Artikulua aldizkari baten ale berezi batean

Fontes, L.M., Straus, L.G., González-Morales, M.R., 2016. Lithic raw material conveyance and hunter-gatherer mobility during the Lowwer Magdalenian in Cantabria, Spain. In: Cacho, C., Iakovleva, L. (Guest Eds.), Landscape Analysis in the European Upper Palaeolithic. Reconstruction of the economic and social activities. Quaternary International 412 (A), 66-81.

Jatorrizko lanen ebaluazioa

Ebaluatzeko artikulu bat eta hari lotutako jaso izanaren adierazpena sinatuta jasotzen ditugunean, eskuizkribuaren lehen ebaluazioa egingo dugu; ebaluazio formala egingo dugu, hain zuzen. Aldizkariaren Erredakzioak aipu bibliografikoak eta horien zerrenda zehatz parekatuta egotea eta aipuak ondo jasota egotea eskatzen du (testuan aipatutako bibliografia guztia eskuizkribuaren amaieran, zerrenda batean, jaso behar da eta era berean, bibliografiaren atalean jasotako lan guztiek jatorrizko lanean aipatuta egon behar dute, gutxienez behin). Erredakzioaren kalitatea, testuaren estiloa eta ortografia ere aintzat hartuko dira, hurrenkera jakin baten arabera, eta alderdi horiek ere zaindu egin behar dira. Erredakzioak aukera izango du batzuk zein besteak ofizioz kentzeko, baldin eta parekatze hori Erredakzioak egiten badu eta irregulartasun gehiegi daudela erabakitzen badu. Era berean, artikuluak atzera bota ahal izango ditugu gure arauek ezarritako gehienezko hitz kopurua (12.000) gainditzen badute edo artikulu akademikoen egitura formalik ez badute. Eskuizkribua ebaluatzera bidali baino lehen, aztertu egingo ditugu lehen aipatutako puntu guztiak ere, aldizkariaren arauak forma aldetik betetzen direla ziurtatzeko. Aldizkariaren arauetan ezarritakoa behin eta berriro hausten bada, jatorrizko lana behin betiko atzera bota ahal izango dugu adituei ebaluatzeko bidali gabe.

Ebaluatzeko artikulu bat eta hari lotutako jaso izanaren adierazpena sinatuta jasotzen ditugunean, eskuizkribuaren lehen ebaluazioa egingo dugu; ebaluazio formala egingo dugu, hain zuzen. Aldizkariaren Erredakzioak aipu bibliografikoak eta horien zerrenda zehatz parekatuta egotea eta aipuak ondo jasota egotea eskatzen du (testuan aipatutako bibliografia guztia eskuizkribuaren amaieran, zerrenda batean, jaso behar da eta era berean, bibliografiaren atalean jasotako lan guztiek jatorrizko lanean aipatuta egon behar dute, gutxienez behin). Erredakzioaren kalitatea, testuaren estiloa eta ortografia ere aintzat hartuko dira, hurrenkera jakin baten arabera, eta alderdi horiek ere zaindu egin behar dira. Erredakzioak aukera izango du batzuk zein besteak ofizioz kentzeko, baldin eta parekatze hori Erredakzioak egiten badu eta irregulartasun gehiegi daudela erabakitzen badu. Era berean, artikuluak atzera bota ahal izango ditugu gure arauek ezarritako gehienezko hitz kopurua (12.000) gainditzen badute edo artikulu akademikoen egitura formalik ez badute. Eskuizkribua ebaluatzera bidali baino lehen, aztertu egingo ditugu lehen aipatutako puntu guztiak ere, aldizkariaren arauak forma aldetik betetzen direla ziurtatzeko. Aldizkariaren arauetan ezarritakoa behin eta berriro hausten bada, jatorrizko lana behin betiko atzera bota ahal izango dugu adituei ebaluatzeko bidali gabe.

Aldizkaria argitaratzeko jarraibide etikoak

Adituek ebaluatutako (peer-reviewed) aldizkari batean ikerketa-artikulu bat argitaratzea funtsezko oinarria da jakintza-sare koherente eta errespetatu bat garatzeko. Egileen eta horien erakunde babesleen lanak duen kalitatearen zuzeneko erakuslea da hori. Adituek ebaluatutako ikerketa-artikuluak metodo zientifikoaren euskarri eta adierazle dira. Garrantzitsua da, beraz, argitaratzean parte hartzen duten alderdi guztiengandik espero den jokabide etikoaren arauak adostea; hona alderdiak: egilea, aldizkariaren editorea, aditu ebaluatzailea, argitaratzailea eta elkartearen jabetzekoak edo babespekoak diren aldizkariak.

Argitaratzailearen funtzio garrantzitsuetako bat zera da, erregistro akademikoaren zuzentasunari euste aldera aldizkariaren editoreek egiten duten ahalegin handiari eta aditu ebaluatzaileek askotan egin arren baliorik ematen ez zaion borondatezko lanari babesa ematea. Hala, jardunbide akademikoari gorazarre egitea, sistemak ondo funtzionatzea eta arazoak nahiko ezohikoak izatea. Argitaratzailearen zeregina da komunikazio akademikoari babesa, dedikazioa eta laguntza eskaintzea eta bera da, azken finean, jardunbide egokienak erabiltzen direla ziurtatzearen arduraduna.

Konpromisoa dugu publizitateak, berrargitaratzeek edo bestelako diru-sarrera komertzialek argitaratze-erabakietan inpakturik edo eraginik izan ez dezaten. Gainera, Aranzadi Zientzia Elkarteak laguntza eskaintzen du beste aldizkari eta/edo argitaratzaileekin izaten diren komunikazioetan, baldin eta editoreentzat lagungarria bada. Azkenik, elkarlan estua dugu beste argitaratzaile eta industria-elkarte batzuekin, etika-kontuetan, akatsetan eta atzera-egiteetan jardunbide egokiak izateko arauak ezartzeko eta gainera, badugu gaitasuna lege arloko azterketa eta aholku espezializatuak emateko ere.

Egileen betebeharrak

  • Txostenak egiteko arauak
    Jatorrizko ikerketen txostenen egileek egindako lanaren azalpen zehatzak aurkeztu behar dituzte; baita egindakoaren garrantziaren azalpen objektibo bat ere. Lanaren oinarrian dauden datuak ere zehatz aurkeztu behar dira ikerketa-artikuluan. Beste norbaitek kopia bat egin ahal izateko adina xehetasun eta erreferentzia izan behar ditu ikerketa-artikuluak. Iruzurrezko adierazpenak edo nahita oker adierazitakoak jokabide ez-etikotzat ditugu eta ez ditugu onartzen.Berrikuspenek eta argitalpen profesionaletako ikerketa-artikuluek ere zehatzak eta objektiboak izan behar dute eta ‘iritzi’ editoriala jasotzen duten lanetan argi adierazi behar da gisa horretakoak direla.
  • Datuetarako sarbidea eta datuak atxikitzea
    Egileei eska dakieke ikerketa-artikulu bati lotutako datu landu gabeak aurkez ditzatela berrikuspen editorialerako eta datu horietarako sarbide publikoa emateko prest egon behar dute hala egin daitekeenean. Horrez gain, argitaratu ondoren, datu horiek zentzuzko epe batean atxikitzeko ere prest egon behar dute.
  • Originaltasuna eta plagioa
    Egileek ziurtatu behar dute idazten dituzten lanak erabat originalak direla eta beste batzuen lana eta/edo hitzak erabiltzen badituzte, erreferentzietan edo aipuetan behar bezala jaso behar dituzte.Plagioak askotarikoak izaten dira; adibidez, beste baten ikerketa-artikulua egilearena balitz bezala aurkeztea, beste baten lanaren zati garrantzitsuak kopiatzea edo parafraseatzea (hari egile-izaera aitortu gabe), edota beste batzuek egindako ikerlanen emaitzak nork bere egitea. Plagioa, dituen modu guztietan, jokabide ez-etikoa da argitaratzeetan eta onartezina da.
  • Argitaratze anizkunak, erredundanteak edo aldi berekoak
    Egileek, oro har, ez lituzkete aldizkari edo argitalpen nagusi batean baino gehiagotan argitaratu behar funtsean ikerketa bera deskribatzen duten eskuizkribuak. Eskuizkribu bat aldizkari batera baino gehiagotara aldi berean aurkeztea jokabide ez-etikoa da argitaratzeetan eta onartezina da.Egileek, oro har, ez lukete lehendik argitaratuta duten ikerketa-artikulu bat beste aldizkari batera proposamen gisa bidali behar. Ikerketa-artikulu mota batzuk (adibidez, jarraibide klinikoak, itzulpenak) aldizkari batean baino gehiagotan argitaratzea justifikagarria da batzuetan, baldin eta zenbait baldintza betetzen badira. Aldizkarietako egileak eta editoreak ados jarrita egin behar dira bigarren argitaratzeak (hala dagokionean) eta hasierako dokumentuaren datu eta interpretazio berdinak jaso behar ditu bigarrenak ere. Hasierako laneko erreferentziak jaso behar dira bigarren argitaraldian.
  • Iturriak adieraztea
    Besteen lana behar bezala aitortu behar da beti. Egileek aipatu egin behar dituzte egin duten lanaren izaera zehaztean eragina izan duten argitalpenak. Modu pribatuan eskuratutako informazioa, hala nola elkarrizketetan, korrespondentzian edo hirugarren batekin izandako eztabaidan eskuratutakoa, ez da erabili edo aipatu behar, baldin eta datuen iturriaren berariazko baimen idatzirik ez bada. Zerbitzu konfidentzialetan eskuratutako informazioa, hala nola eskuizkribuak epaitzeko lanetan edo beka-eskaeretan lortutakoa, ez da erabili behar, baldin eta zerbitzu horietako lanaren egilearen berariazko baimen idatzirik ez bada behintzat.
  • Ikerketa-artikuluaren autoretza
    Egileen artean, azterlana sortzen, diseinatzen, gauzatzen edo interpretatzen ekarpen garrantzitsua egin dutenak bakarrik sartu behar dira. Ekarpen garrantzitsua egin duten guztiak sartu behar dira egilekideen zerrendan. Ikerketa-proiektuaren alderdi garrantzitsuetan parte hartu duen beste pertsonarik balego, horien lana ere aitortu egin behar da kolaboratzaileen zerrendan.Dagokion egileak ziurtatu behar du parte hartu duten eta ikerketa-artikuluan sartu beharreko egilekide guztiak sartuta daudela eta sartu behar ez direnak ez daudela sartuta. Horrez gain, ziurtatu behar du egilekide guztiek ikusi eta onetsi dutela ikerketa-artikuluaren azken bertsioa eta ados daudela argitaratzearekin.
  • Zabalkundea eta interes-gatazkak
    Egile guztiek adierazi behar dituzte eskuizkribuetan izandako finantza arloko edo bestelako interes-gatazka garrantzitsuak, eskuizkribuaren emaitzetan edo interpretazioan eragina izan badezakete. Proiektuak jasotako finantza-laguntzaren iturri guztiak adierazi behar dira.
  • Funtsezko akatsak argitaratutako lanetan
    Egile batek argitaratu dioten lanean akats edo oker nabarmen bat aurkitzen duenean, betebeharra du aldizkariaren editoreari edo argitaratzaileari berehala horren berri eman eta editorearekin batera ikerketa-artikulua atzera botatzeko edo zuzentzeko elkarlanean aritzeko. Editoreak edo argitaratzaileak hirugarren batek adierazita jakiten badu argitaratutako lan batek akats nabarmen bat duela, egileak ikerketa-artikulua berehala atzera botatzeko edo zuzentzeko, edota editoreari jatorrizko ikerketa-artikulua zuzen dagoela erakusten duten frogak aurkezteko betebeharra du.

Editoreen betebeharrak

  • Argitaratze-erabakiak
    Adituek ebaluatzen duten aldizkari honen editore nagusiak du aldizkarira heltzen diren ikerketa-artikuluetatik zein argitaratuko den erabakitzeko ardura eta askotan, dagokion elkartearekin batera arituko da lanean (elkartearen jabetzakoak edo babespekoak diren aldizkarietan). Lan bakoitzaren balioa eta ikertzaileentzat eta irakurleentzat duen garrantzia izango dira beti erabaki horiek hartzeko irizpideak. Editore nagusiak gidari izango ditu aldizkariaren argitaratze-batzordearen irizpideak eta muga izango ditu, berriz, une bakoitzean kalumnien, copyright arau-hausteen eta plagioaren inguruan indarrean diren lege-xedapenak. Editoreak beste editore edo ebaluatzaile batzuei (edo elkarteko arduradunei) kontsulta egin ahal izango die erabakia hartzeko.
  • Joko garbia
    Editoreak, eskuizkribuak ebaluatzean, eduki intelektualari erreparatu behar dio, edozein direla ere egileen arraza, generoa, sexu-orientazioa, erlijio-sinesmena, jatorri etnikoa, herritartasuna edo filosofia politikoa.
  • Konfidentzialtasuna
    Editore nagusiak eta erredakzio-taldeko kideek ez diote jasotako eskuizkribuei buruzko informaziorik emango egilea, ebaluatzailea, ebaluatzaile izateko hautagaia, beste argitaratze-aholkularia eta argitaratzailea ez den beste inori.
  • Zabalkundea eta interes-gatazkak
    • Aurkeztutako eskuizkribuetan sartutako material argitaragabea ezingo da erabili editorearen ikerketa propioetan, egilearen berariazko idatzizko baimenik gabe behintzat.
    • Informazio pribilegiatua edo kide ebaluatzaileen bidez lortutako ideiak konfidentzialtasunez tratatu behar dira eta ez dira norberaren onurarako erabili behar.
    • Editoreek uko egin behar diote interes-gatazkak sortzen dizkieten eskuizkribuak aztertzeari (koeditore, editore-kide edo argitaratze-batzordeko beste kide bati eskatu behar lioke berrikuspena egin eta erabakia har dezala); hau da, ez dituzte eskuizkribuak aztertu behar, baldin eta egileekin, enpresekin edo ikerketa-artikuluei lotuta egon daitezkeen erakundeekin lehia, lankidetza edo beste mota bateko harremana edo lotura badute.
    • Editoreek kolaboratzaile guztiei eskatu behar die azal ditzatela dituzten lehia-interesak eta zuzenketak argitaratu behar dituzte, baldin eta, ikerketa-artikulua argitaratu ondoren lehia-interesak daudela ikusten bada. Behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere egin behar dira; hala nola atzera-egite ohar bat edo irregulartasun-adierazpen bat argitaratzea.
    • Babestutako gehigarrietan, ziurtatu egin behar da adituen ebaluazio-prozesua aldizkari nagusian erabiltzen denaren berdina dela. Babestutako gehigarrietako elementuak merezimendu akademikoa eta irakurleen interesa bakarrik kontuan hartuta onartu behar dira eta ez irizpide komertzialek eraginda.
    • Adituek ebaluatu gabeko atalak argi identifikatu behar dira.
  • Partaidetza eta lankidetza ikerketetan
    Editoreek, argitaratzailearekin (edo elkartearekin) batera, neurri eraginkorrak hartu behar dituzte aurkeztutako eskuizkribu bati edo argitaratutako ikerketa-artikulu bati buruz kexa etikoak jasotzen direnean. Neurri horien artean egongo dira, normalean, eskuizkribuaren edo ikerketa-artikuluaren egilearekin harremanetan jartzea eta egindako kexa edo erreklamazioei dagokien arreta eskaintzea, bai eta jakinarazpen gehiago egitea ere dagokion erakunde eta ikerketa-erakundeetara. Kexa berretsi egiten bada, zuzenketa, atzera-egitea, irregulartasun-adierazpena edo beste oharren bat argitaratu beharko da, hala badagokio. Argitaratzeetan salatzen diren jokabide ez-etiko guztiak sakon aztertu behar dira, baita argitaratu eta handik urteetara egindakoak ere.

Ebaluatzaileen betebeharrak

  • Ekarpena argitaratze-erabakietan
    Adituen ebaluazioek editore nagusiari eta editore gonbidatuari lagundu egiten diete argitaratze-erabakiak hartzen eta egilearekin argitaratzearen inguruko komunikazioak gauzatuz, egileari ere laguntzen diote ikerketa-artikulua hobetzen. Adituen ebaluazioa funtsezko osagaia da komunikazio akademiko formalean; metodo zientifikoaren muina da. Arantza Zientzia Elkartearen iritziz, beste askoren iritziarekin bat eginez, argitalpenetan parte hartu nahi duten aditu guztiek dute adituen ebaluazio horietan bidezko neurrian parte hartzeko betebeharra.
  • Garaiz ibiltzea
    Epaile-lanak egiteko aukeratzen den pertsonak uste badu ez duela eskuizkribu batean helarazitako ikerlana ebaluatzeko gaitasunik, edo baldin badaki ezingo duela ebaluazioa garaiz egin, editoreari jakinarazi behar dio eta ebaluazio-prozesutik kanpo gelditu behar du.
  • Konfidentzialtasuna
    Ebaluatzeko jasotzen diren eskuizkribuak konfidentzialtasunez tratatu behar dira. Ez zaizkio eskuizkribuak inori erakutsi behar, ezta inorekin eztabaidatu ere, baldin eta editoreak horretarako baimenik ematen ez badu behintzat.
  • Objektibotasun-arauak
    Ebaluazioak objektibotasunez egin behar dira. Egileari kritika pertsonala egitea desegokia da. Epaile-lanak egiten dituztenek haien ikuspuntuak argi azaldu eta argudioen bidez babestu behar dituzte.
  • Iturriak aitortzea
    Ebaluatzaileek identifikatu egin behar dituzte egileek aipatu gabe utzitako lan argitaratuak. Ohar, ondorio edo argudio bat lehendik azaldu izanaren inguruko adierazpenekin batera, dagozkien aipuak adierazi behar dira. Ebaluatzaile batek editorea ohartarazi egin behar du, baldin eta ebaluatzen ari den eskuizkribuaren eta ebaluatzaileak ezagutzen duen beste ikerketa-artikulu argitaratu baten artean antzekotasun nabarmenik aurkitzen badu.
  • Zabalkundea eta interes-gatazkak
    Aurkeztutako eskuizkribuetan sartutako material argitaragabea ezingo da erabili ebaluatzailearen ikerketa propioetan, egilearen berariazko idatzizko baimenik gabe behintzat. Informazio pribilegiatua edo kide ebaluatzaileen bidez lortutako ideiak konfidentzialtasunez tratatu behar dira eta ez dira norberaren onurarako erabili behar. Ebaluatzaileek ez dituzte aztertu behar interes-gatazkak sortzen dizkieten eskuizkribuak; hau da, ez dituzte ebaluatu behar, baldin eta egileekin, enpresekin edo ikerketa-artikuluei lotutako erakundeekin lehia, lankidetza edo beste mota bateko harremana edo lotura badute.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net