Aranzadik sugeen irudia babestu eta hobetu nahiean hauen ezaguera gizarteratzen ari da

2013/04/25

Apirilaren 6ean Maider Iglesias, Herpetologia Saileko bazkideak, Okondogoiena Elkartearekin batera “Culebras y víboras de Euskadi: víctimas de su mala fama” izeneko hitzaldi bat eman zuen Okondotar guztiei zuzendua. Hitzaldiaren gaiak espero zena baino jende gehiago elkartu zuen, 65 pertsona alegia.

Eguraldi txarra egin zuenez, ezinezkoa izan zen aurreikusita zegoen irteera egitea, beraz apirilaren 20ean 40 pertsona azaldu ziren irteeran parte hartzeko eta bertan espezie ezberdinetako animaliak ikusi ziren, baita sugeak ere.

Hitzaldia proba bezala aurkeztu zen, aurrerantzean sugeen aurka dagoen pertsekuzioa salatzeko egin nahi den kanpaina bezala. Okondoko lurraldea ezaguna da, babestuta dagoen Eskulapio sugea bereziki bertan ugari egon daitezke eta. Espezie honek, Euskal Herrian dauden beste ofidioen antzera, normalki jasan behar dituen mehatxuen artean (habitaten galera, kontaminazioa, klima aldaketa), baita ere zuzenean ikusi bezain laster akatua izatea jasan behar du. Norberebanako defentsan egiten diren sugeen hileta guzti hauek baserri munduan oso finkatutak daude eta jende arteko oniritzia ere badu.

Carlos Cabido, Herpetologia Saileko Zuzendariak, aurkitutako espeziei buruz hitz egiten die irteeran parte hartu zutenei.

Jokabide honek eta hurrengo justifikazioak, animalia hauen benetako arriskuari buruz dagoen ezjakintasunarekin bat dator. Ezjakintasun hau gehiegikeri eta mitifikazioarekin bat datoz askotan, bidegabekoa den beldur bat sortuz.

Maider Iglesias irteeran azalpenak ematen.

Musker berdea (Lacerta bilineta).

Apo arrunta (Bufo bufo).

Herpetologia Sailetik uste dugu animalia hauen portaeren gizarteratzea eta hauekin zuzenean egin daitekeen harremana onuragarria izan daitekeela espezie hauentzako eta desmitifikatzeko lagun dezakeela. Eta honela gure lurralde “snake free” edo “snake friendly” izeneko toki bat izatea lortu genezake, non jendeak sugeekin bizi dezakete eta hauen behaketekin disfrutatu.

Azkenik, nabarmendu behar da hasi behar den kanpaina honen helburua sugeak “aterki espezieak” izatea ere dela. Izen hau ematen zaie espezie bat babesterakoan beste espezie asko babesteko balio duenean. Lortzen badugu jendeak sinestaraztea ez dela animalia bat hil behar, nahiz eta beldur handia sortu, zeharka beste animali ez hiltzea lortuko dugu.

Nahi baduzu kanpaina honetan zure udaletxeak parte hartzea mesedez jarri gurekin harremanetan: herpetologia@aranzadi-zientziak-org.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net