Suge eta sugegorriak: haien ospe txarraren biktimak

  • Eguna: 2013/12/13
  • Ordua: 19:00-20:15
  • Lekua: KM (KOLDO MITXELENA)

Hizlaria: Maider Iglesias, Aranzadiko herptologoa.

INFORMAZIOA

Ekitaldiaren deskribapena:

Sugeak oso mehatxatuak bizi diren animaliak dira, alde batetik haien kontserbaziorako jasaten dituzten mehatxuak daude eta beste aldetik, benetazkoa ez den mehatxua jasaten duen gizartearen jazarpena. Sugeak ez dira arriskutsuak, baina euren fama txarraren eta mitoen biktimak dira. Ezagutza ezak eta fundamentu gabeko kondairek dakarte gehiegizko beldur hori.

Sentsibilizazio kanpaina hau animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzeko helburuarekin egiten da, hauen ezaugarri berezien ezagutza handitu nahi da,  eta batez ere hauenganako lilura sortu Gipuzkoako ondare naturalaren parte garrantzitsu bezala baloratzeko.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net