Eukaliptoak: suteen eragile eta tranpa ekologikoak

2017/06/22

Azken egunetan, eukaliptoak Portugaleko sute bortitzen eragile izan direla entzun dugu. Hala ere, ez dugu ahaztu behar zuhaitz hauek gure ingurugiroa kaltetzen dutela hainbat zentzutan. Lurzoruaren ezaugarriak eraldatzen dituzte, bertan bizi den bioaniztasuna murriztuz, bereziki anfibioei dagokienez.

Anfibioak baitira mundu mailan mehatxatuen dauden ornodunak, eta Euskal Herrian haien habitat nagusia basoa da (horren ustiapenak dakarzkien ondorioekin, alegia).

Aranzadi Zientzia Elkarteak lau urte daramatza ikerketak desberdinak egiten, eukaliptoek uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) bezalako anfibio espeziean dituen eraginak aztertzen. Emaitzek aise frogatzen dute zuhaitz hauek tranpa ekologikoak direla, animalia hauen biziraupena kolokan jartzen dutela.

Arazo honen xehetasunak artikulu honetan aurki daitezke (gaztelaniaz).

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net