Uliako anfibioak ezagutzeko irteera eta tailerra

  • Eguna: 15/02/01
  • Ordua: 10:30
  • Lekua: Okendo Kultur Etxea (Donostia)

Donostiako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera Ulian anfibioentzako habitat aproposak sortzeko proiektu bat jarri du abian eta ibilbide atsegin baten bitartez horren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu Aranzadiko Xabi Rubioren eskutik.

Irteera goizeko 11:00etan hasiko da Ulia Interpretazio Zentroan, baina bertara oinez igo nahi duenak, topalekua Okendo Kultur Etxean izango du, goizeko 10:30ean. Jarduera doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago (943453526 edo cristinaenea@donostia.org).

Irteeraren ostean haurrentzako tailer didaktikoa izango da. Jarduera dibertigarrien bitartez, Uliako anfibioen bitxikeria, bizimodu eta beharrak ezagutuko ditugu, beraien txoko gustokoena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugularik.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net