“Sugeak eta sugegorriak, beraien ospe txarraren biktimak” erakusketa ikusgai Cristina Enea-n

2013/12/18

Bisitatu daiteke 2014ko martxoaren 15 arte.

Sugeak eta sugegorriak, beraien ospe txarraren biktimak erakusketa diseinatu du Herpetologia Sailak. Erakusketa hau gaurtik aurrera eta 2014ko martxoaren 15 arte ikusgai egongo da Cristina Enea-n.

Erakusketa hau gizartean suge eta sugegorrien irudi kaxkarrari buruzko kontzienziazioa kanpaina baten barruan dago. Sugeak oso mehatxatuak bizi diren animaliak dira, alde batetik haien kontserbaziorako jasaten dituzten mehatxuak daude eta beste aldetik, benetazkoa ez den mehatxua jasaten duen gizartearen jazarpena.

Sugeak ez dira arriskutsuak, baina euren fama txarraren eta mitoen biktimak dira. Ezagutza ezak eta fundamentu gabeko kondairek dakarte gehiegizko beldur hori.

Sentsibilizazio kanpaina hau animalia hauek jasaten dituzten aurreiritzi eta mitoak ezeztatzeko helburuarekin egiten da, hauen ezaugarri berezien ezagutza handitu nahi da, eta batez ere hauenganako lilura sortu Gipuzkoako ondare naturalaren parte garrantzitsu bezala baloratzeko.

Erakusketaz aparte, Herpetologia sailak beste bi ekintza prestatu ditu. Alde batetik, familiei zuzendutak dauden bi tailer, hauek 2014ko urtarrilak 25 eta otsailak 15ean egingo dira Crsitina enean. Eta beste alde batetik,  hitzaldi bat 2014ko otsailaren 13an egingo dena.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net