Anfibio espezieen zaurgarritasunak, biologo komunitatea kezkatzen du

2020/10/15

Anfibioen jarraipenerako teknikak amankomunean jartzeko aditu bilkura antolatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Hurrengo ostiral eta larunbatean, urriak 16 eta 17, Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan “Anfibioen kontserbaziorako III. jardunaldiak: anfibio mehatxatuen” jarraipena ekimena ospatuko da. Adituen artean nabarmendu litezke CSIC-eko ikerlariak, Espainiako Elkarte Herpetologikoa edota Kataluniako GRENP elkarte zientifikoa

Euskadiko hiru anfibio espezieetatik bi, Europako eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak babesten ditu. EAEko anfibio espezieen jarraipen eta kudeaketan parte hartzen duen Aranzadiko herpetologia sailak, espezie batzuen egoera zaurgarriarekin kezkatuta daude, eta babestuta dauden espezie guztiak bilduko dituen jarraipen plana sortzeko asmoa du. Azken bi urteotan zehar, Aranzadi Zientzia Elkartea, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, “Euskadiko Anfibioen Jarraipen  Planaren”  diseinatzen  dabil.  Planaren  formulazio  eta  exekuzio  egokiaren  menpe egongo da, munduko ornodun talde mehatxatuenaren kontserbazioa Euskadin.

Horretarako, Autonomi Erkidego desberdinetan martxan jarritako jarraipen teknika desberdinak ezagutzera emango dira.

Horrez gain, anfibioak kaltetzen dituzten mehatxu nagusiak agerian ipiniko dira, izan zuhaitz landaketak, kutsadura, pestizidak edota sare sozial eta akuariofilia.

EAEko datuak

Europako anfibioen azken atlasaren arabera, Euskadi espezie aberastasunaren aldetik kontinenteko  puntu  beroenetako bat  da.  7.000  km2-ko  gure lur mugatu honetan, 17 anfibio espezie ikus daitezke, ia erdia Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan barneratuta daude; eta Europatik babesten direnak barneratuko bagenitu, portzentajea bi herenera iristen da.

Entzule gisa joan nahi izanez gero, derrigorrezkoa da webgune honetan izena ematea: bibe.me tokiak mugatuta daude eta. Jardunaldiak Zoom-en bidez ere jarraitu daitezke esteka honetan: https://us02web.zoom.us/j/85715999150?pwd=c1FnT0JWTG9XMUwyTEhKSFpaMGowQT09

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net