Urrunagako urmaeleko habitaten berreskurapena

2017/06/21

Aranzadiko Herpetologiako Sailak, Ambientalia 21 kontsultorarekin elkarlanean, Urrunagako urtegiko ertzetan dagoen anfibioen habitataren hobekuntzan ari da lanean. Proiektu honen helburu nagusia mehatxuan dauden espezieen berreskurapena da, baso igel jauzkaria adibidez.

Berreskurapen proiektua

Teknika eta giro ezberdinak erabiliaz hiru urmael eraiki dituzte, denak Urkiolan. Bietako bat larrezko gune ireki batean egin da, linea elektriko baten azpian, inpermeabilizatua eta hesitua, eta beste biak sakontasun ezberdinak zituen gune bateko pagadian. Honez gain, egurrez, harriz eta lurrez egindako bi aterpe eraiki dira. Laster panel informatiboak eta bide herpetologikoa balizatuko dira bertan.

Urmael hauek anfibioen espezie ezberdinen erreprodukzioa  babes dezake eta baita beste animaliena, adibidez intsektuenak (odonatuak bereziki), narrastiena, hegaztiena, saguzarrena eta beste motatako ugaztunena.

Proiektu hau Otxandioko Udalak babestu du eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren dirulaguntzarekin gauzatu da.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net