Urrangako urtegiko habitata berreskuratzen ari dira Aranzadiko herpetologoak

2018/01/02

Mehatxuan dauden anfibio espezieak berreskuratzeko helburuarekin putzu ugari eraiki dira Otxandioko Urranga urtegiaren iparraldeko hegietan. Lehenengo fasean Urkiola ibaiaren ondoan hiru urmael eraiki ondoren bost hezegune berri sortu dira animalia hauen ugalketa laguntzeko, eta oro har Presazelai inguruko bioaniztasuna sustatzeko.

Proiektua Otxandioko Udalak bultzatu du eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagundu du, Ambientalia 21 eta Aranzadiren zuzendaritzapean.

Putzu guztiak eraikitzeko anfibio espezieen beharrak kontuan hartu dira uneoro. Hiru urmael handiak dira, horietatik bi impermeabilizatuak eta hesi zinegetikoarekin eraikiak, eta gainontzeko bostak haritzaldean zulatutako sakonune txikiak dira, baso-igel gorriarentzako bereziki diseinatu direnak.

Arazaditik aktuazio hauen jarraipena egin da eta landare-kolonizazioa  erregistratu da, baita ontzietan  lehen anfibio espezieen sarrera . Honela, 2017ko udan apo arruntaren presentzia nabaritu da inguruetan, eta igel berdearena uretan. Abenduan ere baso-igel gorriaren ugalketa nabaritu da inpermeabilizatutako urmael batean.

Hezegunea inguratzen dituzten panelez seinaleztatutako ibilbidearekin bukatu da proiektua. Paneletan urmaelen helburuak eta erabilitako metodologia azaltzen delarik. Honez gain, auzolan jardunaldia eta bisita gidatua egin zen,  non babesleku terrestreak  prestatu ziren inguruetako anfibioentzat.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net