Ulian larunbat honetan burutu behar zen mendi irteera atzeratzen da

2019/01/29

Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia sailak, Eusko Jaurlaritza eta beste eragile batzuen laguntzaz hainbat dibulgazio ekintza antolatu ditu datozen bi asteburuetarako.

Larunbat honetan Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta ospakizun honen inguruan bi mendi irteera antolatu dira: bat Donostian,  Ulia Interpretazio Zentroarekin batera (Ulia mendian) eta bestea Busturian, Ekoetxea Urdaibaik antolatua (Urdaibaiko Biosfera Erreserban).  Oso eguraldi deserosoa iragarrita dagoenez, Uliako irteera bertan behera geratuko da eta hemendik bi asteetara egingo da (Otsailak 16). Inork izena eman nahi badu esteka honetan egin dezala.

Ekintzak sarri baztertu edota aintzat hartu ez ditugun hezegune txikien garrantzian oinarrituko dira. Izan ere tamaina txikiko habitat hauek berebiziko garrantzia dute hainbat bizidunen biziraupenerako. Era berean espezie asko elkartzen dituztenez, balio handia dute natura gustatzen zaigun behatzaileen ikuspuntutik bertan bizidun asko ikusteko parada izango dugu eta.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net