Boluntariotza jardunaldia Jaizubiako paduran

  • Eguna: 14/11/15
  • Ordua: 10:30
  • Lekua: Jaizubiako paduretako aparkalekuan, San Joaquin aintziraren parean (Hondarribia)

Ekintzan parte hartzeko aurrez 943-466142 telefonora deitu beharko da edota email bat bidali idazkaritza@aranzadi.eus

Azken hamarkada hauetan, planetaren eremu askotan anfibio populazioak gainbehera lazgarriak pairatzen ari direla ikusi da. Behaketa hauek indarra hartzen joan dira, datu historikoak berriekin konparatzean, izan ere anfibioen gainbehera globalaren existentzia egiaztatu baita. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunak ezarritako irizpideen arabera, Europako anfibio espezieen % 23a mehatxaturik dago. Neurri bera erabiliz, Euskal Herriko populazioen kasuan portzentaia % 44ra igoko litzateke. Espezie mehatxatu horietariko baten kostaldeko populazioak mehatxu egoera larrian daude, apo lasterkariarenak hain zuzen ere.

Iberiar penintsulan eta Europan banaketa gune zabalenetako bat duen anfibioa dugu apo lasterkaria. Halere, eremu batzuetan eman diren gainbeherak, Europa iparraldeko kostako populazioetan (Suedian, Irlandan eta Ingalaterran) emandakoen analogoak izanda ere, oharkabean pasatu ahal izan dira, izan ere espezieari ez baitzaio arreta berezia ipini. Hain da argia prozesua, kantauriar kostaldeko ekialdeko muturrean azken hiru hamarkadetan ezagutzen ziren populazioen bi herena desagertu egin dela; horien artean Bizkaiko bi populazio.

Gaur egun, apo lasterkariak isurialde mediterraneoan (Araba eta Nafarroan) banaketa area erregular eta etengabea erakusten du, baina euskal kostaldean bizirik dirauten bi populazioak, elkarren artetik oso urrun dauden eremu isolatuetan geratu dira: lehena Azkorri hareatza eta Getxo eta Sopelako eremu gertukoetan, eta bestea Txingudiko badiaren inguruan, Irun eta Hondarribian.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net