Nola eraztun

Eraztunketa, hegaztiei hankan eraztun bat ipintzearen ekintzari deritzo. Eraztun honetan igorlearen zeinua azaltzen da (kasu honetan ARANZADI), eta zenbaki kode bat zeinak NAM-aren funtzio bera egiten duen indibiduo bakoitza identifikazio propioa izan dezan. Modu honen bidez, aldez aurretik markaturiko hegazti bat harrapatu ezkero, jakin dezakegu zer hegazti den, non eta noiz markatu zen lehen aldiz.

Acrocephalus scirpaceus-ren eraztunketa

Historian zehar dispertsio eta migrazio patroien azterketako oso erabilgarria izan da markaketaren teknika. Egun, harrapaketa eta berrapaketaren arteko azterketak baliogarriak dira dinamikaren, populazioen demografia, etab-ren inguruko hainbat aldagai aztertzeko. Guzti hauek kontserbazio kudeaketetarako funtsezkoak baitira.

Hegalaren luzeraren neurketa

Europan markaketak Eraztuntze Bulegoen bitartez kudeatzen da. Bakoitzak bere igorlea duelarik. Iberiar penintsulan bi eraztuntze bulego daude: Aranzadi Zientzia Elkartekoa, 1949. urtean sortua eta Ministerio de Medioambiente-koa. Europan, eraztunketak eta eraztunketa bulegoak EURING bitartez daude koordinatuta.

Isatsaren luzeraren neurketa

Eraztunketa lanak soilik aldez aurretik prestakuntza bay jaso duten pertsonengan burutu daiteke. Hau oso garrantzitsua da burutu nahi diren helburu desberdinetarako beharrezkoak diren datuak modu oso zehatz batean hartu behar direlako.

Hau dela eta, T.E.E.-aren partaideak eraztunketarako karneta dute. Eraztunketa bulegoak emanikoa azterketa bat egin ostean. Azterketa egiteko beharrezkoa da, 60 eraztunketa-jardunalditan parte hartzea eta 60 especietako 1500 hegazti baino gehiago manipulatu izana.

Tartsoren luzeraren neurketa

T.E.E.-ak aukera ematen du nahi duena eraztuntzailea izateko. T.E.E.-aren partaideekin kontaktuan ipini beharko luke pertsonal sailean edo Iradokizunen Gutunontzia bidez.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net