Historia

Egun T.E.E.-a denaren embrioia 2003. urteko abuztuan sortu eraztuntze proiektu batean Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Txingudiko padura). Helburua Esfortzu Konstanteko Estazioen (E.K.E.) metodologiarekin hegaztien populazioaren egitura ta dinamika aztertzea da.

Estazio honen sorkuntzan Aranzadi Zientzi Elkarteko batzarra zein Parkeko kudeatzaileen laguntza (j. Belza, l. Beteta, M. Etxaniz, A. Luengo), funtsezkoa izan zen, hauen bitartez finantziazioa lortu baitzen Eusko Jaurlaritzatik. Geroztik, bi dira Plaiaundiko estazioa kontsolidatzen duten faktoreak eta egun ezagutzen den T.E.E.-a sorkuntza:

  • Bazkideen kopuru gorakada (bi bazkide 2003. urtean izatetik, 13 bazkide 2007. urtean izatera).
  • Bazkideek proiektu amankomun eta handi batean parte jartzearen nahia eta gogoa non bi helburu konpartitzen diren:
    • Abifaunaren jakituriaren sakontzean parte hartzea.
    • Lortzen diren datuak abifaunaren kontserbazio eta gune naturalen babeserako erabiltzea.

T.E.E.-a Aranzadiko egoitzan aurkeztu zen modu ofizial batean. Sarrera libreko I.go jardunaldian apirilaren 25an, non komunikabide, Aranzadiko bazkide, lagun, familiarrak eta Eliza Saénz de Murieta Biodibertsitateko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailaren arduraduna egon ziren. Aurkezpen honekin jakinarazi nahi izan zuen zeintzuk diren T.E.E.-aren lan esparruak, proiektuak eta helburuak. Honekin batera, lehen aldiz estazioa isladatuko duen logotipoa aurkeztu zen (Santiago Lorenzo arkitektuak diseinatuta). Honetan txori (paseriforme) baten oinatzak ikus daitezke.

2008. urtean beste partaide bazkide batzuk Nafarroa eta Errioxa erkideegoetan burutzen ari diren proiektuak TEEan barneratzen dira. Beraz, TEEa Pirineo hego mendebaldean lana burutzen duen elkartea da non bere lan eremua Gipuzkoatik kanpo ere burutzen duen.

En 2011 se redimensiona el área de actuación de la EAT, limitándose, nuevamente, a la provincia de Gipuzkoa. Puntualmente se trabaja en otras zonas, mayoritariamente en Navarra y Bizkaia.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net