Actualidad
Aranzadik desagertzear dauden onddoen lehen Zerrenda Gorrian parte hartu du
2017/07/06
Aranzadiko Mikologia Sailak urteak daramatza desagertzear dauden onddo espezieak sailkatzen, instituzio iberiar ezberdinekin elkarlanean
Mikologia sailak onddo makromizetoei buruzko artikulu berria plazaratu du
2017/03/02
Mikologia sailaren ikerketa ildoan artikulu berria plazaratu da Zizak, non Pedro Arrillaga bazkideak jasotako onddo makromizeto arraro edo ezezagunak deskribatzen diren. Horretarako, bildutako ale guztien ikerketa makroskopiko eta mikroskopikoa burutu da. Artikuluaren helburu nagusia Euskal Herria eta inguruko lurraldeetako zita korologikoak hornitu eta onddoen deskribapen zehatza ematea da.
Joxe Huarte mikologoa zendu da
2017/02/14
Joxe Huarte, Mikologia sailako kide aktiboa zena hil da. 1977tik Aranzadiko bazkidea izan zen. Saileko zereginetan lan egiten zuen eta Tolosan bezala, leku desberdinetako urteroko sailkapen mikologikoetan laguntzen zuen. Aranzadiko bazkide eta lagunen doluminak familia eta gertukoei.
Goian bego Joxe!
50 urte mikologia lantzen eta gizarteratzen
2015/10/09
Aranzadiko mikologoek atzo bere mende erdiko historia ospatu zuten Eneko Goia, Donostiako alkateak parte hartu zuen ekitaldi batean.
Mikologia Sailaren 50. Urteurrena
2015/10/08
Arratsalde honetan XL Mikologia Jardunaldiak aurkeztuko dira Donostiako udaletxean eta Sailaren 50.Urteurrena ospatuko da Eneko Goia alkateak parte hartuko duen ekitaldi batean.