Deskribapen textua

Scleroderma bovista

Basidioma: 2-8 cm-ko Ø-ko karpoforoa, globo formatik sasiglobo formara, sasiestiperik gabea, baina lurraz nahasitako mizelio oinarria duena. Peridio bakuna, hori laranjatua, gaztetan gorrixka eta laua, umotzean pitzatua, trinkotasun larrukara, 1 mm-ko lodiera.
Gleba: arre horixka, umotzean hauts itxurakoa. Usain eta zapore txarra.
Mikroskopia: esporak globo formakoak, sarekarak, 8-14 µm-koak.
Habitat: urria, udaberrian eta udazkenean, soilgune belartsuetan eta gune irekietan.
Jateko balioa: ez da jangarria.

← Itzuli fitxara

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net