Mikologia Jardunaldiak hasiko dira

2018/10/30

Urtero legez Mikologia sailak bere jardunaldiak ospatzen ditu udazkenean.

Aurten Sergio Perez Gorjón, Salamanka Unibertsitateko Botanika saileko ikerlariak bi hitzaldi aurkeztuko ditu urriaren 31ean eta azaroaren 1ean. Bi hitzaldi hauek Aranzadiko egoitzan emango dira arratsaldeko 19:30etan.

Horrez gain, urtero bezala bi mendi irteera antolatu dira eta bukatzean materiala bildu, sailkatu eta identifikatuko dugu.

Hemen Jardunaldien informazioa.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net