Mikologia sailak onddo makromizetoei buruzko artikulu berria plazaratu du

2017/03/02

Mikologia sailaren ikerketa ildoan artikulu berria plazaratu da Zizak, non Pedro Arrillaga bazkideak jasotako onddo makromizeto arraro edo ezezagunak deskribatzen diren. Horretarako, bildutako ale guztien ikerketa makroskopiko eta mikroskopikoa burutu da. Artikuluaren helburu nagusia Euskal Herria eta inguruko lurraldeetako zita korologikoak hornitu eta onddoen deskribapen zehatza ematea da.

Honako espezieak aztertu dira: Hemileccinum depilatum, Entoloma henricii, Entoloma percuboideum eta Agrocybe firma, hainbat datu korologikorekin batera.

Artikulua hemen duzu ikusgai.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net