Xabier Laskibarren omenez

2019/09/16

Xabier Laskibar mikologo aitzindaria 94 urterekin zendu da. Laskibarrek Jose Miguel Elosegui, Jose Miguel Larrañaga eta Xabier Alzururekin batera Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Saila sortu zuen 1965an, estatu mailan lehenengo talde mikologikoa dena. Argitaratu gabeko elkarrizketa honetan sorrera honi buruz hitz egin zuen:

Xabierrek Aranzadi Euskal Herriko perretxiko eta onddoen zale guztien erreferente zientifiko bihurtu zuen, Fungi unibertsoari buruzko argitalpen ugari bereak baitira eta osasun zerbitzuei emandako perretxiko toxikoei buruzko hamrkadetako aholkularitzak bere ibilbidea baieztatzen du.

Bere lanagatik Aranzadiko 2009ko Urrezko Domina jaso zuen. Gainera, Agaricus generoko espezie batek bere izena darama: Agaricus laskibarii, Pedro Arrillaga eta Luis Parra kideek 2002an deskribatu eta izendatu zutena.

Mila esker denagatik, laguna.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net