Ikerketa-ildoak

Sailak etengabe dihardu urte osoan mendiko aleak ikertzen eta biltzen. Bildutako ale guztiek zehazten dituzte Mikologia Sailaren azterlanek oinarri hartzen dituzten ikerketa-ildoak eta jarduerak.
Sail honek 1966. urtetik dihardu perretxiko ezagunak aztertzen eta aurkikuntza zein ale berriak deskubritzen eta, hartara, mikologiaren zientzia horri ezagutza berria ekarriz.

Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta ikerketan jarduten den lan talde bat da; era berean mikologiaren ezagutza hedatzeko ekintzak burutzen ditu, gure ondare mikologikoa hobeto zaintzeko eginahalean.

Hona hemen ikerketa-ildoak eta jarduera nagusiak:

  • Mikologiaren dibertsitatearen ezagutza eta azterketa burutzea ARAN-Fungi herbarioa osatuz eta aberastuz.
  • ARAN-Fungi herbarioa kudeatzeko datu-base bat sortzea eta osatzea, talde eta espezien ezaugarri zientifikoak bilduz.
  • ARAN-Fungi herbarioaren datuak  GBIF sarean integratzea.
  • Datu-baseari buruzko irudi katalogoa sortzea eta osatzea, espezieei lotutako argazkiak (makroskopikoak nahiz mikroskopikoak)  eta testuak sortzen eta egokitzen joatea.
  • Aranzadi Mikologia sailaren katalogoa osatzea zita berriak txertatzen.
  • Oro har herritarrentzat eta komunitate zientifikoari begira, mikologiaren webgunea osatzea eta eguneratzea.
  • Helburutzat ikerketa duten irteera zientifikoak eta dibulgatiboak antolatzea (zientifikoak astero; hilero zientifiko dibulgatiboak herritarrentzat irekiak).
  • Urtero Jardunaldi Mikologikoak antolatzea.
  • Elkarte desberdinek antolatutako mikologia jardunaldi eta  erakusketan hitzaldiak, ikastaroak  eta aholkularitza  eskaintzea, eta sailkatze lanak egitea.
  • Onddoen bidez gertatutako intoxikazioetan Osakidetzarekin kolaboratzea.
  • Jarduera eta ondorio zientifikoen berri ematea publikazio eta aldizkari zientifikoetan, eta oro har, komunikabideetan.
  • Herritarrentzat mikologia inguruko zalantzak argitzea, elkartera hurbiltzeko egun zehatzak eskainiz.
  • Onddoen dibertsitatea ikertzeko eta kontserbatzeko erakunde desberdinekin (SIM, Unibertsitatea, Foru Aldundiak …) kolaboratzea (Jardunaldiak, onddoen bilketarako arauak , espezieak babesteko zerrendak …)
  • Mikologiaren inguruko publikazio zientifikoak eskuratzea eta liburutegi zientifiko egoki bat osatzea.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net