Kolorezko eraztunen proiektuak

Kolorezko eraztunei esker, urrutitik egin daiteke identifikazioa eta, horrenbestez, ez dira berriz harrapatu behar. Hori da harrapatzen zailak diren hegaztiei buruzko datuak biltzeko era onena. Kolorez eraztundu ondoren, kokapen ugariren berri izan dezakegu hegaztiari enbarazu egin gabe.

Ondoren, Aranzadiren eraztuntzaileek espezieen araberako kolorezko eraztunen proiektuak erakusten dituzte.

Hauek eta Espainiako beste proiektu batzuk Estación Biológica de Doñana-ko eraztunketa bulegoak kudeatzen ditu (http:/anillamiento.ebd.csic.es/IniciarAction.do). Erakunde honek hurruneko irakurketarako kodeak ematen ditu eta eraztunketa zein berreskurapenen datu basea kudeatzen du.

Eraztun bat aurkitzen baduzu eta orri honetako zerrendan agertzen ez bada, joan Europako web-orriko Cr-birding kolorezko eraztunen proiektuen estekara: Cr-birding.

Lertxuntxo txiki – Egretta garzetta – Little Egret

  • Eraztun HORIA kode BELTZArekin (3 letra/zenbaki)
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba

Erabilitako eraztunen adibidea

Lertxuntxo itzain – Bubulcus ibis – Cattle Egret

  • Eraztun HORIA kode BELTZArekin (3 letra/zenbaki)
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba

Erabilitako eraztunen adibidea

     
  • Eraztun HORIA kode BELTZArekin (2/zenbaki)
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba

Erabilitako eraztunen adibidea

Lertxun hauskara – Ardea cinerea

  • Eraztun HORIA kode BELTZArekin (3 letra/zenbaki)
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba

Erabilitako eraztunen adibidea

     

  • L letra eta N zenbako bateko kodea duen eraztun GORRIA
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)

Erabilitako eraztunen adibidea

     

  • Eraztun HORIA, kode beltza (3 hizki/zenbaki)
  • Kontaktua: Jordi Gómez Felip (txepetxa@txepetxa.org)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba
  • Oharra: Koloretako eraztuna ezkerreko tibian jartzen da eta eraztun metalikoa eskuinekoan. Eraztuneko digitoak behetik gora irarkurtzen dira

Erabilitako eraztunen adibidea

Lertxun gorria – Ardea purpurea – Purple Heron

  • L letra bat eta N zenbaki bateko kodea duen eraztun GORRIA
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba

Erabilitako eraztunen adibidea

     
  • Eraztun HORIA kode BELTZArekin (3 letra/zenbaki)
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba
  • Eraztuntzeko tokia: Araba
  • Oharra: Koloretako eraztuna ezkerreko tibian jartzen da eta eraztun metalikoa eskuinekoan. Eraztuneko digitoak behetik gora irarkurtzen dira

Erabilitako eraztunen adibidea

Amiamoko zuria - Ciconia ciconia – White Stork

  • Eraztun TXURIA kode BELTZArekin (4 letra/zenbaki)
  • Kontaktua: Gorka Belamendia (gbela@grn.es)
  • Eraztuntzeko tokia: Araba

Erabilitako eraztunen adibidea

Amiamoko zuria - Ciconia ciconia – White Stork

  • Kode ZURIko (bi N zenbaki) eraztun BELTZA ezkerreko tibian
  • Kode gabeko eraztun HORIA eskuineko tibian
  • Kontaktua: Aitor Galarza (agalarza@telefonica.net)
  • Eraztuntzeko tokia: Bizkaia

Erabilitako eraztunen adibidea

Sai zuria – Neophron percnopterusa – Egyptian Vulture

  • Kode BELTZeko (3 letra/zenbaki) eraztun HORIA
  • Sociedad para el Estudio de Aves Rapacesen (S.E.A.R.-en) kontaktua: Iñigo ZuberogoitiaAinara Azkona
  • Eraztuntzeko tokia: Bizkaia

Erabilitako eraztunak

Sai arrea – Gyps fulvus – Griffon Vulture

  • Kode BELTZeko (N zenbaki bat + L letra bat + X zenbaki/letra bat) eraztun HORIA
  • Sociedad para el Estudio de Aves Rapacesen (S.E.A.R.-en) kontaktua: Iñigo ZuberogoitiaAinara Azkona
  • Eraztuntzeko tokia: Bizkaia

Erabilitako eraztunak

Zapelatza – Buteo buteo – Common buzzard

  • Kode ZURIko ((A) letra bat + (XX) bi zenbaki) aluminiozko eraztun MOREA
  • Kontaktua: Daniel Alonso Urmeneta
  • Eraztuntzeko tokia: Araba, Errioxa eta Nafarroa

Erabilitako eraztunak

Arrano arrantzalea – Pandion haliaetus – Osprey

  • Kode BELTZeko (N zenbaki bat + L letra bat) eraztun HORIA
  • Sociedad para el Estudio de Aves Rapacesen (S.E.A.R.-en) kontaktua: Iñigo Zuberogoitia
  • Eraztuntzeko tokia: Bizkaia

Erabilitako eraztunak

Cernícalo vulgar – Falco tinnunculus – Eurasian Kestrel

  • Kode ZURIko ((N) letra bat + (X) zenbaki/letra bat) aluminiozko eraztun MOREA
  • Kontaktua: Daniel Alonso Urmeneta
  • Eraztuntzeko tokia: Araba, Errioxa eta Nafarroa

Erabilitako eraztunak

Belatz handia – Falco peregrinus – Peregrine Falcon

  • Kode ZURIko ((L) letra bat + (X) zenbaki/letra bat) aluminiozko eraztun BELTZA, URDINA, BERDEA edo MOREA
  • Sociedad para el Estudio de Aves Rapacesen (S.E.A.R.-en) kontaktua: Iñigo Zuberogoitia
  • Eraztuntzeko tokia: Bizkaia

Erabilitako eraztunak

Beltzak

Urdinak

Berdeak

Moreak

Kaio hankahoria – Larus michahellis – Yellow-legged Gull

Erabilitako eraztunen adibidea

Ur-zozoa – Cinclus cinclus – White-throated Dipper

  • Kolorezko 3 eraztun + eraztun metalikoa askotariko posizioetan.
  • Koloreak: zuria, urdina, berdea, horia, morea, gorria eta laranja.
  • Azterketa-aldea: Gipuzkoa eta Nafarroa ipar-mendebaldeko ibaiak.
  • Kontaktua: Alfredo Herrero

Erabilitako eraztunen adibidea

Scolopacidae limikolak

  • Bandera zuria + eraztun berdea posizio desberdinetan eraztun metalikoarekin batera
  • Kontaktua: aranzadi@birdcenter.org

Erabilitako eraztunen adibidea

Eleonor belatza – Falco eleonorae – Eleonora’s Falcon

  • Eraztun LARANJA kode BELTZArekin (letra+2 zenbaki)
  • Kontactua: Hamid Rguibi edo Alfredo Herrero
  • Eraztuntzeko tokia: Essaouira (Maroko)

Erabilitako eraztunen adibidea

Okil beltza – Dryocopus martius – Black Woodpecker

  • Bi koloretako eraztun eskuin hankan eta koloretako eraztun bat eta eraztun metalikoa ezker hankan. Koloreak: Txuria, gorria, horia, berdea, urdin argia, urdin iluna, arrosa, laranja eta morea
  • Kontaktua: Hegabera Eraztuntze Taldea
  • Eraztuntzeko tokia: Araba eta Bizkaia

Erabilitako eraztunen adibidea

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net