Partehartze handia II. Euskadiko Kongresu Ornitologikoan

2019/02/25

Egun hauetan egingo da Gasteizeko Europa Jauregian.

Ondare naturalaren kudeaketan garrantzi handia duen diziplina da ornitologia. Hain zuzen ere, Europar Batasuneko, eta bereziki Euskadiko, gune natural asko sortzeko arrazoi nagusia izan zen mehatxupean zeuden hegazti-espezieek toki horiek ugaltzeko, igaroleku gisa edo negualdirako erabiltzen zituztela. Hegaztiak nahiko erraz identifikatzen diren espezieak dira eta habitat guztietan daude; hori dela eta, oso balio handia dute zientziaren alorrean eta, oro har, gizartean.

Euskal Herrian natur aniztasuna da nagusi, eta gure lurraldeetako ondare naturala tradizio luzeko giza-jarduerarekiko elkarbizitza orotan zailaren ondorioa da. Gure habitat eta espezieek arreta berezia eskatzen dute, bai eta kudeaketa-tresna moderno eta eraginkorrak ere, ondare guzti horren inguruko ezagutza sendoan oinarrituak.

Testuinguru hori abiapuntu hartuta programatu da Gasteizko Europa biltzar jauregian otsailaren 22tik 24ra bitartean egingo den Euskadiko II. Ornitologia Biltzarra. Ekimen hori guztiz beharrezkoa da, ezagutza partekatzea, eskura dagoen informazioa eguneratzea eta elkarlan-sareak indartzea funtsezkoa baita gure Herriko kontserbazio-helburuak erdiesteko.

Biltzarraren bigarren edizioa izango da otsailekoa eta Ingurugiro Gaietako Ikastegiak eta Euskadiko Ornitologia Biltzarrak antolatuko dute. EOBren izaera transbertsala, bateratzailea eta ez-baztertzailea da, eta EAEko ornitologiarentzat interes orokorrekoak diren funtzioak beregain hartzea du xede.

Biltzarraren bigarren edizio horrek ornitologian aditu diren 50 zientzialari inguru batuko ditu EAEko hiriburuan, eta horien artean egongo da biltzarrari hasiera emango dion CSICeko Luis María Carrascal ikertzailea. Inaugurazio ekitaldi horretan, Euskal Herriko hegazti faunaren ugalketan azken 28 urteetan izan diren aldaketak aztertuko ditu, eta paisaian eta kliman gertatu diren aldaketekiko loturarik duten ala ez azalduko du. Inaugurazio-biltzarraren ondoren, Batzarra ofizialki sortzeko ekitaldia egingo da: behin-betiko funtzionamendu araudia onetsi eta EOBren lehen zuzendaritza-batzorde ofiziala eratuko da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net