Hegaztien eraztuntzeari buruzko ikastaroa

2014/05/19

Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hegaztien eraztuntzeari buruzko ikastaroa antolatu dute, datorren ekainerako.

Gure hegaztiak aztertzeko oso teknika erabilia da eraztuntzea. Aranzadi Zientzia Elkartea Estatuko aitzindaria da, EURINGeko kide eta egun lanean diharduten eraztuntzeko bi bulegoetako bat, urtean 200.000 eranztuntze baino gehiago kudeatuz. Aranzadiko Ornitologia Sailak burutzen dituen eraztuntze-proiektuetan makina bat bolondresek hartzen dute parte, profesionalekin elkarlanean hegaztiekin lotutako hainbat egitasmo garatuz.

Zeregin liluragarri honetan hasi nahi dutenen pertsonei dago bideratua ikastaroa. 18 urtetik gorako lagunei zuzenduta, baina bereziki beren aisialdia ikerkuntzarekin eta hegaztien kontserbazioarekin lotutako afizio berri bati eskaini nahi dien 30 urtetik gorakoei.

Egitaraua

Saio teorikoak. Ekainak 11 eta 12 (18:30-20:00). Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean

Irteera. Uztailaren larunbata batean. Oriako haltzadi batean (Orio).

Irteera. Abuztuaren larunbata batean. Jaizubiako errekan (Hondarribia).

Irteerak saio teorikoetan zehaztuko dira baina hauek egiteko aukera ugari egongo dira uztailean eta abuztuan.

Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa da eta izena emateko telefonoz deitu (943466142) edo e-posta idatzi (idazkaritza@aranzadi-zientziak.org) behar da. Behin izena emanda honako kontu korrontean egin behar da diru-sarrera: 2095 5206 05 1060040820, kontzeptuan honakoa adieraziz: AvesIzena1Abizena2Abizena.

Izena emateko epea ekainaren 10ean amaitzen da eta gehienez 30 pertsonentzako irekia dago.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net