Hegaztiak bereizteko eta behatzeko ikastaroa

2014/02/19

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak hegaztiak behatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu dute martxo-maiatzerako saio teorikoekin eta irteerekin.

Gure inguruko mendi, lorategi eta parkeetan izaten diren txori eta hegazti ohikoenak behatzen eta bereizten ikasteko oinarrizko ikastaroa izango da. Animalia horiekiko jakinmina duten helduek hartu ahal izango dute parte, aurretiaz inolako ezaguerarik eduki gabe. Ikastaroak 3 saio izango ditu, lehena teorikoa eta gainontzeko biak irteerak izango direlarik.

Saio teorikoa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean antolatuko da, martxoaren 26 (asteazkena), 18:00etatik 20:00etara. Bi irteerak berriz martxoaren 29an (8:00-11:00) eta maiatzaren 10ean (8:00-11:00) izango dira, Cristina Eneako parkean eta Plaiaundiko Parke Ekologikoan, hurrenez hurren.

Ikastaroa Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailak antolatu du, Cristina Enea Fundazioarekin lankidetzan, eta gehienez 30 lagunek hartu ahal izango dute parte.

Izen-emateak eta informazioa

Izena emateko, edo informazio gehiago jasotzeko telefonoz deitu (943466142) edo e-posta idatzi (idazkaritza@aranzadi-zientziak.org) daiteke.

Ikastaroak 15 euro balio ditu eta behin izena emanda honako kontu korrontean egin behar da diru-sarrera: 2095 5206 05 1060040820, kontzeptuan honakoa adieraziz: AvesIzena1Abizena2Abizena.

OHARRA:Ordaindu baino lehen mesedez Aranzadira deitu edo e-mail bat bidali ikastaroan izena emateko.

Izena emateko epea martxoaren 14an amaituko da.

EGUNERATZEA: IKASTAROA BETE DA.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net