Udako praktikak Txingudiko Eraztuntze Estazioan

2014/06/11

Aranzadiko Ornitologia Sailak Txingudiko Eraztuntze Estazioan praktikak eskaintzen ditu udararako.

Praktikaren edukia

Jaizubiako paduran gertatzen diren migrazio posnupzialen eraztuntze kanpainan parte hartzea izango da praktika hauen helburua. Kanpaina hau 2006.urtetik aurrera egiten da, Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik. Txingudi nazioarte mailan hegaztien migrazio gune garrantzitsuenetako bat da eta kanpainan zehar hartzen diren espezieak honakoak izaten dira: benarriz arrunta, urretxindor papourdina, martin arrantzalea…

Eraztuntzaile titulua lortzeko aukera ezinhobea dugu honakoa, edo eta master edo doktoretza tesia egin nahi dutenentzat lan taldea gertutik ezagutzea.

Noiz?

Abuztuaren 1etik Iraialren 30 arte. 15 egunetako boluntariotza txandak antolatuko dira (abuztuaren 1 etik-15 arte, abuztuaren 16tik-31arte, irailaren 1etik-15arte eta irailaren 16tik-30arte).

Non?

Txingudiko (Gipuzkoa) paduran, Hondarribiako udalerrian. Aranzadi Zientzia Elkartea arduratuko da ostatua ematen. Baina ez da beste motatako gastuez arduratuko.

Inaformazio gehiago eta izena emateko:

Juan Arizaga (jarizaga@aranzadi-zientziak.org)

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net