Praktikak Urdaibaien arrano arrantzalearen berreskurapenaren proiektuan

2014/05/30

Arrano arrantzalea Urdaibain beha daitezkeen hegazti liluragarrienetarikoa da. Bandera-espeziea izateak tresna paregabe bihurtzen du kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko.

2013. urtetik hasita Urdaibai Bird Centerrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Urdaibain harrapari honen ugalketa gunea sortzeko plana jarri dute abian. Berreskurapen plana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikoek, Urdaibai Bird Centerreko langileek eta horrelako proiektuetan adituak diren kanpoko langileek osatutako diziplina anitzeko talde batek aurrera eramaten ari da.

Proiektu honen barruan hamabi arrano arrantzale gazte askatuko dira urtero, 5 urtez jarraian. Proiektua Eskoziako Gobernuari, Roy Dennisek zuzendutako Highland Foundation for Wildlife aholkularitzari esker jarri ahal izan da martxan. Hegazti hauek Urdaibaira heltzean aklimatazio dorre batean geldituko dira hainbat astetan askatu baino lehen. Urdaibaiko inguruan hilabete inguru igaro ostean Afrikarantz migrazioa hasiko dute.

1. PRAKTIKA. Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran

Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena.

seguimiento por radio a los recien salidos del hacking

Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta

Txandak:
1. Abuztuaren 1etik 15era
2. Abuztuaren 16tik 31ra
3. Irailaren 1etik 15era

Lekuak: 6 (Ikasle bakoitzak txanda baten baino gehiagotan parte hartu ahal izango du). Eskaera handia balego ikasle bakoitzak txanda batetan soilik parte hartuko du.

Izen-emateko kontaktua: Aitor Galarza, bidali kurrikuluma (agalarza@telefónica.net). Izena emateko epea: 2014ko ekainak 27a

2. PRAKTIKA. Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak.

Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena.

seguimiento de los recien salidos del nido hacking

Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta

Txandak:
1. Uztailaren 1etik 15era
2. Uztailaren 16tik 31ra
3. Abuztuaren 1etik 15era

Lekuak: 6 (Ikasle bakoitzak txanda baten baino gehiagotan parte hartu ahal izango du). Eskaera handia balego ikasle bakoitzak txanda batetan soilik parte hartuko du.

cebando periodicamente a los pollos

Izen-emateko kontaktua: Edorta Unamuno, bidali kurrikuluma (aranzadi@birdcenter.org) Izena emateko epea: 2014ko ekainak 10a

Baldintzak:
Urdaibai Bird Center-ek egoitza erraztuko du behar duten ikasleentzako (www.birdcenter.org)

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net