Hegaztien astea 2014

2014/09/25

Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkartearen Ornitologia Sailak hegaztien ezagutza eta babesa bultzatzeko Hegaztien Astea antolatzen dute irailaren 29tik urriaren 5era. Jarduera programa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Ulia Interpretazio Zentroan eskaintzen da.

Ondoren daude zerrendatuta programatu diren jarduera guztiak, denak doakoak.

CRISTINA ENEAKO INGURUMEN BALIABIDEEN ETXEKO JARDUERAK
· ERAZTUNTZEAN HASTAPEN IKASTAROA
Aranzadiren Eraztuntze Bulegoaren eskutik eraztuntze zientifikoan hasi nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Eraztuntzea da hegaztien biologiari buruzko alderdi desberdinak (mugimenduak, biziraupena, ugalketa…) aztertzen laguntzen dituen hegazti-markaketa teknika. Aranzadiren Eraztuntze Bulegoa aintzindaria da Estatu mailan hegaztien eraztuntzean, eta erreferentea Europan.

Irailak 29 eta 30, 18:30-20:00
Izen-ematea: cristinaenea@donostia.org / 943453526

· ORNITOLOGIA HASTAPEN IKASTAROA
Gure hirietako kale, lorategi eta parkeetan, edota gure kostalde, baso, ibai eta mendietan aurki ditzakegun hagazti-espezieak bereizten ikasi nahi baduzu hau da zure ikastaroa.
Urriak 1, 2. 18:30-20:00 / Urriak 4, 7:00etan, Cristina Enea parketik ibilaldia
Izen-ematea: cristinaenea@donostia.org / 943453526

· “BIG YEAR” FILMEAREN PROIEKZIOA ETA MAHAI-INGURUA
“Birdwatching-a”, edo hegazti behaketa, herrialde askotan milaka euro mugitzen dituen eta handituz doan jarduera da. Aurkezten den filme honek, hegazti espezie gehien erregistatzeko Estatu Batuetan egindako hiru pertsonen arteko lehiaketa kontatzen du. Ondoren gaia eztabaidatuz mahai-ingurua izango da.
Urriak 3, 19:00

· MOKOAK ETA LUMAK
Haurrei zuzenduriko jarduera honen bitartez hegaztien mundu liluragarrira gerturatzea nahi da. Horretarako, animalia horiek horren xar-mangarria egiten dituzten hainbat ezauga-rri aztertzen dira, hala nola txioak, hegan egiteko gaitasuna, habiak… Amaitzeko, materialak berrerabiliz hegaztiekntzako jantokiak egingo ditugu.
Urriak 4, 11:00-12:00

· TXORIBOX TAILERRA
Hegazti txikietako kabi-kutxak eraikitzeko jarduera, bukatzerakoan Cristina Enea parkeko zuhaitzetan eskegiko direnak, jarraipena egin ahal egiteko.
Urriak 4, 17:00-19:00

ULIA INTERPRETAZIO ZENTROKO JARDUERAK
· HEGAZTIEN ERAZTUNTZEA ULIAN
Hegaztien eraztuntze saio irekia Ulian. Bertan, erabiltzen teknikak eta hagaztien ezaugarriak ezagutzeko aukera egongo da.
Urriak 5, 9:00-12:00

· NOLAKO MOKO, HALAKO MOKADU
Hegaztien ezaugarri eta bitxikeriak ezagutu ondoren parte hartzaile bakoitzak bere memory jolasa eraikiko du modu dibertigarrian ikasten jarraitzeko.
Partaide bakoitzak kartoi fina ekartzea komeni da (zerealen kaxak…)
Honetaz gain, goiz osoan zehar eskulanak eta hegaztiei buruzko informazioa egongo da Uliako Interpretazio zentroan bisitarien eskura.
Urriak 5, 12:00-13:30
Izen-ematea:cristinaenea@donostia.org / 943453526

ESKURATU EGITARAUA

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net