Jesús Elosegi Irazusta

(Tolosa 1907 ↔ 1979)

Tolosan jaioa. Industria Ingeniaritza ikasketak bertan behera utzi eta 1932tik aurrera argazkilari profesional modura hasi zen lan. Kirol eta kultur gaiak eta batez ere Natur Zientzietako hainbat alderdi landu zituen.

Aranzadiko fundatzaile, idazkari eta lehen zuzendaritza-batzordeko kidea izan zen. Jose Miguel de Barandiaranen lan zientifikoari estu-estu lotua eta hainbat trikuharri eta harrespilen aurkitzailea. Hainbat lan egin zituen Iztuetari buruz eta Aralarko kobre-mehatzeei buruz. Carlos Menydarekin batera, Cumbres (Tontorrak) izeneko lana argitaratu zuen Ganboa mendian oinarrituta (mendi hau Aralarko mendigunerik interesgarrienaren erdian dago eta, egileen iritziz, leku paregabea da artzain-mendi horiek behatzeko).

El dían, Argian eta Pyrenaican, besteak beste, kolaborazio ugari atera zituen.

1972ko urtarrilean, 25 urteren buruan, Aranzadi ZEko idazkari nagusiaren postuan errelebua eskatu zuen, bere atzean lan isil, eraginkor eta iraunkorra utzita. 1979an, Munibek ale berezi bat eskaini zion elkartearen fundatzaile eta animatzaile nagusia izandakoaren omenez eta oroitzapenez.

Bere bizitzako azken etapan artxiboko ikerketa-lanak eta euskarari buruzko gaiak landu zituen gehienbat, eta Kardaberaz eta Euskarazaintza taldeetako kide izan zen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net