Gizarte-proiektuak

Gizarte-proiektuak, dibulgazioa eta heziketa
Natur eta kultura-ondarea babestu eta balio horiek hedatzearren, proiektu-sorta zabal bat bultzatu dugu, gizarte-arloa elementu definitzaile dutela.
Honetaz gain, Aranzadi Elkarteak zientzia dibulgatzeko eta ezagupen zientifikoa gizarteratzeko modu ezberdinetan egiten du lan. Gainera, pentsamendu kritikoa, irizpide zientifikoa eta herritar aktiboa sustatzeko heziketa proiektuak garatzen ditu.

Ikus ere: Aranguren eta Gongorako Jauregi Zarra

Boluntariotza

Urtero, ugari dira Aranzadiren jardueretan boluntario parte hartzen duten gazteak, dela indusketa arkeologikoetan, dela habitatak berreskuratzen, dela laborategi-lanean… Urtero, gainera, auzolandegiak antolatzen ditugu gazte boluntarioentzat, eraikinak berreraiki eta natur paisaiak babesteko lanetan arituz eta, hartara, zientzien zaletasuna bultzatuz.

Heziketa

  • Ondare kulturala eta ingurumena ardatz bezala erabiliz programa, proiektu eta heziketa materialak garatzen ditugu.
  • Pentsamolde kritikoa, irizpide zientifikoa, hiritargo aktiboa eta ahalmen sortzailea garatzen dituen metodologiak erabiltzen ditugu.
  • Heziketaren esparru ezberdinetan egiten dugu lan (formalean eta informalean) eta maila guztietan (eskola, pertsona helduak, formazio profesionala).
  • Diziplina anitzeko lan-talde bat gara heziketa, ingurugiro eta kultura jorratzen duten aditu ezberdinekin lan egiten dugu, europar eta maila lokalean.

Dibulgazioa

Soilik ezagutzen dena babesten da, eta ezagupen hori komunikazio eta dibulgazio egoki batekin bakarrik iritsiko da.
Ezagupen zientifikoaren dibulgazioa Aranzadi Zientzia Elkarteak bere baitan duen helburu garrantzitsuenetako bat da.

  • Gure ikertzaileen ikerlanak sustatzen ditugu, Elkartean lantzen diren diziplina guztien ezagutza gizarteratzen.
  • Bakoitzaren kuriositatea eta interes zientifikoa sustatzeko zientzia kalera ateratzen dugu.
  • Zientziarekin zerikusia duten kontzeptu eta fenomeno ezberdinen ulermena sustatzeko egiten dugu lan.
  • Gizartearen partizipazioa estimulatzen dugu zientziarekin zerikusia duten prozesu eta erabaki zientifiko ezberdinetan.

Tailer-eskolak

Bi pertsona lanean.

Prestakuntza-arloan beharrizanak dauzkaten pertsonekin lanean dihardugu lan-merkatuan sar daitezen. Horretarako, ondareko elementuak eta natur inguruneak hartzen ditugu abiapuntu. Harlantza, igeltserotza eta zurgintza dira tailer-eskola hauetan eskaintzen ditugun prestakuntzaren adibideak.

Heziketa proiektuak

Heziketa proiektuak

- Zero Zabor Eskolak: Eskoletan zakarra murrizteko tailer eta heziketa sekuentziak.
- Schools for Resilience!: Iraunkortasuna eta resilientzia lokalari buruzko material didaktikoa Bigarren mailarako zuzenduta.
- Key-Competences through memory: Memoria historikoa heziketa tresna bezala erabili. Helduentzat zuzenduta.
- Sharing Memories BETween Generations: Aprendizaje intergeneracional a través de la memoria.
- Sharing European Memories at School: Memoria historikoa ardatz erabiliz, generazioen arteko ikaskuntza.
- e-Archaeology: Ondare arkeologikoa kudeatzeko e-learning heziketa materialaren garapena.

Dibulgazioa

Dibulgazioa

Erakusketa ezberdinen diseinua, argitalpen dibulgatiboak, bideo-dokumentalak, mugikorrentzako aplikazioak eta internet bitartez eduki dibulgatibo eta zientifikoen zabalkundea. Hauek dira Aranzadik egiten dituen ekintzak zientzia gizarteratzeko helburuarekin. Ekintza hauetaz aparte, Sail ezberdinek antolatzen dituzten Jardunaldi tematikoak ere kontutan hartu behar dira, Jardunaldi astronomiko, mikologiko eta etnografikoak adibidez. Eta baita Aranzadik bere bazkideentzat antolatzen dituen irteerak.

Kultura eta natur ondarea

Gazteak itsasotik zaborra jasotzen Zumaiako flyshean

Kultura- eta natur ondarea babesteko eredu eraginkor bat haren titulartasun juridikoa daukatenek zuzenean kudeatzea da. Hondarretan gera ez daitezen, eraikina zaharrak edo, soildu ez ditzaten, basoak erostea gure planeta babesteko asmoa duten nazioarteko eredu eraginkorrak dira. Aranzadik biodibertsitatea eta kultura-balioak bultzatzeko higiezinak eta lursailak erosi edo dohaintzan higiezinak hartzea du helburuetako bat.

Praktikak eta boluntariotza

Elkartean beti aldatu gabe eduki dugun balio bat boluntariotza da. Erakunde hau ingurumena maite duten eta gure kultura-ondarea ikertu eta urte luzez babestu nahi izan duten pertsonen boluntario-lanetik sortu da. Elkartea garai latzagoetan ere mantendu duten pertsona horien oinarri-lan eskuzabal horri esker, bazkide boluntarioak dira Elkartearen motorra, zientzien zaletasunean eta gure ingurumenaren zein kulturaren babesean elkar hartuta.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net