Aranzadiko ohiko Batzar Orokorra

Aranzadi

Asteazkena, 2021eko apirilaren 28a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Aranzadi Zientzia Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra datorren apirilaren 29an egingo da, 18:00etan telematikoki gure Youtubeko kanalean.


Bukatu bezain laster 18:45etan galde-eskaerak egingo ditugu, zoom plataforma (ID: 352 956 6045) erabiliaz.


Aurten, iaz egin genuen bezala, bozketak birtualki egingo ditugu appsamblea plataformaren bidez. Bozketa emateko iazko erabiltzailea sartu behar da (helbide elektronikoa). Azken urtean bazkide egin bazara erregistratu zaitez.


Zalantzak edo arazo teknikoak bazenitu, artxiboa@aranzadi.eus posta elektroniko honetara zuzendu zaitezke.