Roridomyces roridus
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Roridomyces
- Espeziea: roridus
- Egilea: (Fr.) Rexer 1994
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 0,5-1 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero lau-ganbila, zapaldua edo zilborduna. Ertz ildoduna. Kutikula lehorra, krema-zuri kolorekoa, okre-hori zurbila edo gris arrexka, koloretsuagoa erdialdean.
Orriak: kakotuak, dekurrenteak, tartekatuak eta zuriak.
Hanka: zuria, zuzena, geruza gelatinakara-likatsua eta zeharrargi batean bilduta muturretik oinera.
Mamia: oso urria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, hialinoak, 9-12 x 4-6 µm-koak.
Habitat: udan eta udazkenean landareen hondarretan.
Jateko balioa: ez da jangarria.