Amanita rubescens

Herri izena

  • Euskeraz: Ardotsua
  • Gazteleraz: Amanita vinosa

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Amanita
  • Espeziea: rubescens
  • Egilea: Pers. 1797
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 7-15 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila eta zabaldua, zuri gorrixkatik marroi gorrixkara, ezkata zimur okrekarak edo grisaxkak dituena. Kutikula distiratsua, apur bat lirdingatsua giro hezean; ertz laua.
Orriak: askeak, estutuak, zuriak, gorri ardokaraz orbanduak.
Hanka: zilindrikoa, zuria, betea, 4-18 x 1-3 cm-koa, estutua goian, arbi formakoa, zurixka eta gorrixka ardokara oinean. Eraztun zuria edo arrosaz orbandua, zabala, minzkara eta gainetik ildaskatua.
Mamia: zuria, gorri ardokara airea ukitzean. Zapore gozoa eta berezko usain suabea.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, amiloideak, zilindrikoak, leunak, hialinoak, 8-11 x 5-7 µm-koak.
Habitat: oso arrunta udan eta udazkenean koniferoen eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ongi prestatuta jangarria. Gordonik janez gero, tokixoa.

Argazkiak

Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens

Microscopiak / Mikrofitxak

Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens
Amanita rubescens

Bilketen mapa