Panaeolus semiovatus

Herri izena

  • Euskeraz: Orribeltz arrautzerdia
  • Gazteleraz: Paneolo anillado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Panaeolus
  • Espeziea: semiovatus
  • Egilea: (Sowerby) S. Lundell & Nannf. 1938
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: 2-6 cm-ko Ø-ko txapela, oboidea, gero konikoa eta kanpai formakoa, titirik gabea. Ertz laua eta oxkardunik gabea. Kutikula bereizgarria, laua edo zimurra, lirdingatsua giro hezean, distiratsua lehortzean, burdin-grisetik kanela-sarrio kolorera gaztetan, ilunagoa diskoan eta gris zurbila ertzean.
Orriak: adnatuak, zabalak, marroi grisaxkatik belzkarara. Ertz antzua eta zuria.
Hanka: 6-10 x 0,4-0,8 cm-koa, zilindrikoa, kofaduna, erraboilduna, apur bat ildaskatua goialdean, txapelaren kolore berekoa. Eraztun minzkara, mehea, zurixka, beltzez orbandua esporen eraginez.
Mamia: urria, hauskorra, biguna, zuri grisaxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak piloan beltzak, eliptikoak, leunak, ernetze porodunak, 16-22 x 9-12 µm-koak.
Habitat: arrunta udaberritik udazkenera, lurzoru ongarrituetan edo behi eta zaldi gorotzetan.
Jateko balioa: toxikoa.

Argazkiak

Panaeolus semiovatus
Panaeolus semiovatus
Panaeolus semiovatus
Panaeolus semiovatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Panaeolus semiovatus
Panaeolus semiovatus
Panaeolus semiovatus
Panaeolus semiovatus

Bilketen mapa