Trametes gibbosa

Herri izena

  • Euskeraz: Ardagai konkorduna
  • Gazteleraz: Yesquero blanco

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Trametes
  • Espeziea: gibbosa
  • Egilea: (Pers.) Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor

Deskribapen testua

Basidioma: fruitu-gorputz hankagabea, substratuari zuzenean itsatsia, 8-20 cm-ko Ø, zirkuluerdi formakoa, lautua eta konkorduna, sakonera gutxiko ildo zentrokideak dituena, zuria edo zurixka eta krema grisaxka, erdialdean askotan berdea, inbaditzen duten likinen eraginez. Azal ilupaduna eta ertz mehea.
Himenoforoa: 5-12 mm-ko luzerako hodi zurixkak. Erradialki lerrokatutako poroak, luzangak, angeludunak edo laukizuzenak, hasieran zuriak eta gero krema kolorekoak.
Mamia: mehea, batzuetan zonaduna, larrukara, trinkoa, zuria. Intsektuen larbek maiz erasotzen diote. Onddo usain atsegina eta zapore apala.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, eliptikotik zilindrikora, leunak, hialinoak, batzuetan gutuladunak, 4-6 x 2-2,5 µm-koak.
Habitat: arrunta urte osoan, hostozabalen egur hileko motzondoetan eta enborretan ateratzen da, Fagus, Populus eta Betulan gehien bat.
Jateko balioa: ez da jangarria.

Argazkiak

Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa

Microscopiak / Mikrofitxak

Trametes gibbosa
Trametes gibbosa
Trametes gibbosa

Bilketen mapa