Enrique Sánchez Beitia

Errenteria, 1952

Astronomia

Espezialitatea
Astrofisika

Biografia

Zientzia Fisikoetan lizentziatua, gradua (tesina), 1983ko azaroan Kanarietako Astrofisika Institutuan (IAC) lortuta. Azken bi urteetan IACren hainbat ikergaitan parte hartu zuen: Trantsizioen fotometria izarren ezkutatzeagatik; galaxiaren erdiguneko izarren katalogoa IR fotometriaren bidez; Izañako eta Roque de los Muchachoseko behatokietako zeru inguruko argi-kutsaduraren mailen BV fotometria; eta, azkenik, Tesinako lana, IACren enkarguan oinarrituta, Tenerife eta La Palma uharteetako argi-kutsaduraren mailak aztertzeari buruzkoa, maila horiek hirirainoko distantziarekin eta biztanleria-parametroekin lotzea ahalbidetu zuen modelizazio erdienpiriko batekin. Gero, Arrasateko MCC taldean sartu zen eta 17 urtez egin zuen lan han, hainbat arlotan. Robotika industrialeko aplikazioen teknikari gisa hasi zen, eta gero Irrati-maiztasuneko I+G saileko teknikari gisa aritu zen, lurreko kable bidezko eta satelite bidezko telebista-seinalea jasotzeko eta hedatzeko ekipoak diseinatzen. Ondoren, prezisio-mekanikako sistemen diseinu propioak egiten eta azpikontratazio bidez hornitzen igaro ditu beste hamar urte, batez ere, serie-ekoizpeneko industriarako tresnak eta automatismoak.